Kartografia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Assar (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
Assar (eztabaida | ekarpenak)
tNo edit summary
33. lerroa:
Kartografian, teknologia aldatuz joan da denboran zehar mapa-egile eta mapa-erabiltzaileen belaunaldi berrien eskakizunak betetzeko. Lehen mapak eskuz egin ziren pintzelekin [[pergamino]] gainean; horren ondorioz, kalitate askotakoak ziren eta haien hedapena mugatua zen. Tresna magnetikoen sorrerak, esaterako iparrorratza, mapa zehatzagoak sortzea ahalbidetu zuen.
 
Tresna mekanikoetan egindako aurrerapenek, esaterako [[inprenta]], [[koadrante (tresna)|koadrantea]] eta [[vernier]]ra asmatu izanak, mapak modu masiboan sortzea eta erreprodukzio zehatzak egitea ahalbidetu zuten. Teknologia optikoari esker ([[teleskopio]]a, [[sestante]]a, etab.) Lurra zehaztasun handiagoz behatzeko balio izan zuten eta mapa-egileek eta nabigatzaileek beren kokapenaren [[latitude]]a errazago jakin ahal izan zuten [[Ipar -izarra]]rekiko eta [[Eguzkia]]rekiko zuten angelua neurtuz.
 
Teknologia kimikoan egin diren aurrerapenen ondorioz, esaterako [[litografia]] eta [[argazkigintza]], xehetasun gehiago dituzten eta hezetasuna eta eguraldia hobeto jasaten duten mapak sortu ahal izan dira. Mapak grabaketa bidez sortu beharra saihestu ahal izan da, eta horrela mapak egiteko behar den denbora laburtu.