Difteria: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t 82.130.227.186(r)en aldaketak ezabatu dira, Wutsje(r)en azken bertsiora itzuliz.
Orrialdetik eduki guztia ezabatzen
1. lerroa:
{{ohar medikoa}}
'''Difteria''' ''Corynebacterium diphtheriae'' [[bakterio]]ak eragindako [[gaixotasun infekzioso]]a da. Normalki, [[eztarri]], [[amigdala]]k, [[sudur]] edo [[azal]]ean agertzen dira infekzioak.
 
[[Fitxategi:Diphterie.png|350px|thumb|right|Difteriaren zabalkundea [[1997]]-an (Iturria: [[Munduko Osasun Erakundea|M.O.E.]])
<br /><font color="#FF0000" size="+1">♦</font>&nbsp;100 kasu baino gehiago
<br /><font color="#E08040" size="+1">♦</font>&nbsp;50 eta 100 kasuren artean
<br /><font color="#E0E080" size="+1">♦</font>&nbsp;1 eta 49 kasuren artean
<br /><font color="#C0C0C0" size="+1">♦</font>&nbsp;kasurik ez ]]
 
Gaitzaren berezko ezaugarria sasi mintzen edo mintz faltsuen agerpena izaten da; sasi mintz hauek goiko arnas-hodietan agertu ohi dira, eta barnean bazilo pila dute.
 
Gaitza [[txerto]]a hartu ez duten umeen artean ematen da batik bat. Txertoa agertu aurretik, difteriak umeen [[hilkortasun-tasa]] handia eragiten zuen.
 
Difteria aitortu beharreko gaixotasuna da Euskal Herrian.
 
== Eragilea ==
 
[[Fitxategi:Corynebacterium diphtheriae Gram stain.jpg|thumb|right|200px|''Corynebacterium diphtheriae''.]]
 
''Corynebacterium diphtheriae''-k, ''[[Corynebacterium]]'' guztien antzera, bazilo itxura du. Mikroskopioan ikusita, bakterio honek bizpahiru pikor edo inklusio handiak ditu bere barnean, polifosfatoz osatuak (''irudia''); egitura hauek oso berezkoak dira.
 
Bakterio honek toxina oso indartsua ekoizten du, difteriaren sintomak eragiten dituena. Toxina ekoizten ez duten ''Corynebacterium diphtheriae''-ren mutanteak ez dira patogenoak.
 
== Infekzioa ==
 
Bakterio eragilearen gordailu bakarra gizakia da. Horrek esan nahi du ez dela beste animaliengan aurkitzen, eta ez dela gai ere aske bizitzeko lurrean edo uretan. Kutsapena arnas-bidetik gertatzen da, gaixoaren [[faringe]]an edo goiko arnas-hodietan dauden bakterioak eztula edo doministikuen bidez kanporatzen direnean.
 
Gaixotasunaren inkubazio epea 2 eta 5 egun artekoa da.
 
''Corynebacterium diphtheriae''-k infektatzen duenean orofaringean kokatzen da. Bertako mukosan sasi mintz difterikoa sortzen du, kentzean odola dariona. Bakterio honek ez du ahalmen inbasiboa, eta infekzioa ez da beste tokitara zabaltzen. Hala ere, bere patogenizitatea ekoizten duen toxina indartsuan datza: toxina honek mukosaren zelulak kaltetzen ditu, eta zenbait kasutan -gainera- odolaren bitartez zabaldu daiteke [[bihotz]]a, [[giltzurrun]]ak eta [[nerbio sistema]] minduz eta heriotza eraginez.
 
== Sintoma klinikoak ==
 
[[Fitxategi:Diphtheria bull neck.5325 lores.jpg|thumb|150px|right]]
 
Eztarriko eta buruko mina, sukarrarekin batera. Lepoko gongoil linfatikoen hantura ohikoa da ere
 
Faringean sasi mintz difterikoa agertzen da, umeengan itomena eta asfixia eragiten duena (arnasketa galaraztean).
 
Gaitzaren diagnostikoa sasi mintzaren lagina aztertzerakoan baieztatzen da; lagin horretatik bakterio eragilea isolatu behar da.
 
Zenbait kasutan difteriak azala kaltetu dezake; larruazaleko difteria hori ''C. diphtheriae''-k zauri bat infektatzen duenean gauzatzen da.
 
== Tratamendua ==
 
Tratamendurik eraginkorrena antitoxina difterikoa ezartzean datza. Antitoxina horrek toxina indargabetzen du, eta lehenbailehen hartu behar da.
 
Tratamendu osagarria [[eritromizina]] eta [[penizilina]]rekin ematen da. Antibiotiko hauek ez dute toxina difterikoa deuseztatzen, baina bakterio eragilearen ugalketa eragozten dute eta baita toxina berriaren ekoizpena ere.
 
== Prebentzioa ==
 
Difteriaren aurkako [[txerto]]a dago, eta [[Euskal Herria]]n txerto konbinatu batean (difteria, [[tetanos]]a eta [[kukutxeztul]]a) erabiltzen da. Ume guztiei ematen zaie txertoa, 4 dositan lehenengo 18 hilabeteetan.
 
Txerto konbinatu hau DFT izenarekin ezagutzen da.
 
{{Commonskat|Diphtheria}}
 
[[Kategoria:Bakteriar gaixotasunak]]
 
[[ar:دفتيريا]]
[[bg:Дифтерия]]
[[bn:ডিপথেরিয়া]]
[[ca:Diftèria]]
[[cs:Záškrt]]
[[da:Difteri]]
[[de:Diphtherie]]
[[dv:ކަރުފޮޅު]]
[[en:Diphtheria]]
[[eo:Difterio]]
[[es:Difteria]]
[[et:Difteeria]]
[[fa:دیفتری]]
[[fi:Kurkkumätä]]
[[fr:Diphtérie]]
[[he:דיפתריה]]
[[hi:डिप्थीरिया]]
[[hr:Difterija]]
[[hu:Diftéria]]
[[id:Difteri]]
[[io:Difterio]]
[[it:Difterite]]
[[ja:ジフテリア]]
[[kk:Дифтерия]]
[[ku:Wendaq]]
[[la:Diphtheria]]
[[lt:Difterija]]
[[ms:Difteria]]
[[nl:Difterie]]
[[nn:Difteri]]
[[no:Difteri]]
[[pl:Błonica]]
[[pt:Difteria]]
[[ro:Difterie]]
[[ru:Дифтерия]]
[[sh:Difterija]]
[[simple:Diphtheria]]
[[sl:Davica]]
[[sq:Difteria]]
[[sr:Дифтерија]]
[[sv:Difteri]]
[[tl:Dipterya]]
[[tr:Difteri]]
[[uk:Дифтерія]]
[[vi:Bạch hầu]]
[[zh:白喉]]