Azterketa (ebaluazioa): berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Joxemai (eztabaida | ekarpenak)
Joxemai (eztabaida | ekarpenak)
tNo edit summary
33. lerroa:
approaches: Multiple choice question examinations versus assignment essay''. Higher Education, 35 (1998), 453-472.</ref>. Ebaluazio tresna moduan, baliozkotasun handikoa da, neurtu nahi dena neurtzen baita gehienetan, baina fidagarritasun edo zehaztasun txikikoa, testa ez bezala.
 
===Ahozko azterketak===
 
Hizkuntza batean pertsona batek duen mintzamena eta ulermena ebaluatzeko erabiltzen dira ahozko azterketak. Lanpostu baterako hautaprobetan ere erabiltzen dira, elkarrizketa moduan. Unibertsitate-mailan maiz erabiltzen dira, [[tesi]]ak, karrera amaierako lanak edo gai bat jorratzeko aurkezpenak baloratzeko. Kasu hauetan, ohikoa da gainera ahozko azterketa epaimahai baten aurrean egitea eta ikasle edo hautagaiaren aurkezpena bukatzean epaimahaikideek ikasleari edo hautagaiari galderak egitea. Ahozko froga hauen helburua gai bati buruzko ezagutza sakonaz gainera, ahalmen kritikoa eta gaitasun komunikatiboa egiaztatzea da. Froga baliogabeturik gera daiteke, ordea, ikaslea edo hautagaia oso urduri dagoenean, egindako lana edo bestelako gaitasunak erakusteko aukerarik ez badu.