Curriculum (hezkuntza): berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Joxemai (eztabaida | ekarpenak)
tNo edit summary
Joxemai (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
4. lerroa:
 
Curriculuma '''irekia edo itxia''' izan daiteke. Curriculum irekiak helburu orokorrak bakarrik plantetatzen ditu eta ikaskuntzaren uniformetasunari uko eginez, hezkuntza-egoera bakoitzean egokitzen da, ikasketa-prozesuaren emaitzei begiratuz batik bat eta ebaluazio jarraitubati jarraiki. Curriculum itxiak, berriz, aurrez ezarritako helburu, edukin eta bitartekoak biltzen ditu, modu homogeneo batez eta programa zehatz eta aldaezin bati jarraiki.
 
==Curriculumaren historia==
 
[[Antzinako Grezia]]n eta [[Antzinako Erroma|Erroma]]n aurki daitezke curriculum kontzeptuaren lehenengo aztarnak. Esaterako, [[pitagoriko]]ek gizon heziak [[aritmetika]], [[astronomia]], [[geometria]] eta [[musika]] ikasi behar zituela ezarri zuten. Lau arlo hauek [[Erdi Aro]]ko [[unibertsitate]]etan ''[[quadrivium]]'' izenekoa osatu zuten, [[gramatika]], [[dialektika]] eta [[retorika]] osatzen zuten ''[[trivium]]'' delakoaren ondoren. [[1633]] urtean, ''curriculum'' hitza [[Glasgow]]ko unibertsitatean aipatzen bada ere, [[1918]]an hartuko zuen ''curriculum'' hitzak bere protagonismoa, [[Franklin Bobbit]] ''[[The curriculum]]'' liburua argitaratzean. Egile honek industria eta hezkuntza parekatu egin zituen, hezkuntza ere moldeztaketa zela aipatuz eta horretarako curriculumaren eraginkortasuna proposatuz. Ildo horretatik, hezkuntzaren ikuspegi produktibista defendatu zuen:
 
{{Esaera2|Subjektiboak besterik ez diren emaitzak, adimen aberastua, erantzun azkarrak, sentikortasun finak, diziplina eta kultura ikusten dituzten horientzat hezkuntzaren helburua bizitzeko trebetasuna, produzitzeko trebetasuna baino (...) Beste alde batetik, hezkuntza, lehenik eta behin eta jakinaren gainean, mundu praktiko batean ekintza praktiko eraginkorraren alde jardutea dela defendatzen duten horiek daude (...) eraginkortasunaren eta ekonomiaren garaia baliorik ez duena baztertuko da (...)|Franklin Bobbit|''The curriculum (1918)}}
 
 
==Erreferentziak==