Curriculum (hezkuntza): berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Joxemai (eztabaida | ekarpenak)
tNo edit summary
No edit summary
1. lerroa:
{{zirriborro}}
 
[[Hezkuntza]]n, '''curriculuma''' ikaskuntza-prozesu bat osatzen duten helburu, [[gaitasun]], metodo eta [[ebaluazio (hezkuntza)|ebaluazio]]en multzoa da. Hezkuntza-proiektua dela kontuan hartuz, curriculuma hezkuntzaren antolaketaren funtsa da eta, beraz, kontzeptu konplexua da, besteak beste, gizartearekiko loturak, pedagogia-sistemaren ezaugarriak eta hezkuntzaren praktika eta bilakaera bera islatzen dituena. Batzuen iritziz, curriculuma hezkuntza-prozesua guztiz ''zehaztu'' egiten duen agiria da (zer, nola eta noiz irakatsi eta ebaluatu); beste batzuen iritziz eta modu orokorrago batez, curriculuma eskolak eskaintzen dituen ikaskuntza-esperientzia guztien multzoa da, agiri batean zehaztuta ez badaude ere, ''curriculum ezkutu'' bat osatuz.
 
6 ⟶ 4 lerroa:
 
Curriculuma '''irekia edo itxia''' izan daiteke. Curriculum irekiak helburu orokorrak bakarrik plantetatzen ditu eta ikaskuntzaren uniformetasunari uko eginez, hezkuntza-egoera bakoitzean egokitzen da, ikasketa-prozesuaren emaitzei begiratuz batik bat eta ebaluazio jarraitubati jarraiki. Curriculum itxiak, berriz, aurrez ezarritako helburu, edukin eta bitartekoak biltzen ditu, modu homogeneo batez eta programa zehatz eta aldaezin bati jarraiki.
 
{{hezkuntza zirriborroa}}
 
[[Kategoria:Hezkuntza]]