«Metabolismo»: berrikuspenen arteko aldeak

27 bytes added ,  Duela 10 urte
ez dago edizio laburpenik
Metabolismoa bi prozesu konjokatutan banatzen da: [[katabolismo]]a eta [[anabolismo]]a. Erreakzio katabolikoek [[energia]] askatzen dute; [[glukolisi]]a adibidez, [[glukosa]] bezalako konposatuen degradazio prozesu bat da, eta honen emaitza bere [[lotura kimiko]]etan metatutako energiaren askapena da. Erreakzio anabolikoek aldiz, energia erabiltzen dute lotura kimikoak sortu eta zelulen osagaiak egiteko, [[proteina]]k eta [[azido nukleiko]]ak esate baterako. Katabolismoak eta anabolismoak elkarren menpekotasuna dute, bien artean metabolismoa osatzen dutelarik.
 
Metabolismoko erreakzio kimikoak zehazki antolatuta daude, zelularen baliabideak behar bezala erabili eta xahuketa saihesteko. Erreakzioek, bide metabolikoak jarraitzen dituzte, eta berauetan konposatu kimiko bat (sustratuasubstratua) eraldatu egiten da beste bat emanazemanez (produktua) azken hau beste erreakzio bateko sustratuasubstratua izango da, eta honela, erreakzio sekuentzia bat gertatuko da, [[entzima]] desberdinek parte hartuko dutelarik (normalkinormalean entzima bat erreakzio bakoitzeko). Entzimak ezinbestekoak dira metabolismoan, erreakzio fisiko kimikoak azkartzen baitituzte, berez gertatzeko zailak diren erreakzio termodinamikoak erraztuz. Entzimek, bide metabolikoen erregulatzaile bezala ere jokatzen dute, zelularen beharrizan eta inguruaren arabera edo beste zelulen seinaleen arabera beren funtzionatzeko gaitasuna aldatuz, eta ondorioz bide metabolikoaren aktibitate guztia aldatuz.
 
Organismo baten metabolismoak erabakitzen du zein sustantzia izan daitezkeen beretzat elikagarriak eta zein aldiz toxikoak. Adibidez, zenbait prokariotek[[prokarioto]]k hidrogeno sulfuroa elikagai bezala erabilierabil dezakete, baina gas hau pozoitsua da animalientzat. Metabolismoaren abiadurak, organismo batek behar duen elikagai kopuruan ere eragina du.
 
Metabolismoaren ezaugarrietako bat honakoa da: Espezie oso desberdinen artean, oinarrizko bide metabolikoak oso antzekoak izatea. Adibidez, [[Krebs zikloa]] bezala ezaguna den bide metabolikoaren pausu kimikoen sekuentzia, unibertsala da ''[[Escherichia|Escherichia coli]]'' bezalako [[bakterio]] zelulabakar eta [[elefante]]a bezalako organismo zelulanitzentzat. ZiuraskiZiur aski hain [[zelula]] mota desberdinek bide metaboliko bera erabiltzea, bidearen efizientzi handiari, eta [[eboluzio]]an izandako agerpen goiztiarrari zor zaie.
 
== Ikus, gainera ==
10.556

edits