Metabolismo: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
D'ohBot (eztabaida | ekarpenak)
t robota Erantsia: be:Метабалізм
Josu (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
2. lerroa:
'''Metabolismoa''', [[zelula]]n gertatzen diren erreakzio eta prozesu fisiko-kimikoen multzoa da. Elkarren artean erlazionatuta dauden prozesu hauek biziaren oinarri dira maila molekularrean, eta zelulen hainbat ekintza ahalbideratzen dituzte, hala nola, zelularen hazkuntza, ugalketa, egituren mantenua, kitzikapenei erantzuna eta abar.
 
Metabolismoa bi prozesu konjokatutan banatzen da: [[katabolismo]]a eta [[anabolismo]]a. Erreakzio katabolikoek [[energia]] askatzen dute; [[glukolisiaglukolisi]]a adibidez, [[glukosa]] bezalako konposatuen degradazio prozesu bat da, eta honen emaitza bere [[lotura kimiko]]etan metatutako energiaren askapena da. Erreakzio anabolikoek aldiz, energia erabiltzen dute lotura kimikoak sortu eta zelulen osagaiak egiteko, [[proteina]]k eta [[azido nukleiko]]ak esate baterako. Katabolismoak eta anabolismoak elkarren menpekotasuna dute, bien artean metabolismoa osatzen dutelarik.
 
Metabolismoko erreakzio kimikoak zehazki antolatuta daude, zelularen baliabideak behar bezala erabili eta xahuketa saihesteko. Erreakzioek, bide metabolikoak jarraitzen dituzte, eta berauetan konposatu kimiko bat (sustratua) eraldatu egiten da beste bat emanaz (produktua) azken hau beste erreakzio bateko sustratua izango da, eta honela, erreakzio sekuentzia bat gertatuko da, [[entzima]] desberdinek parte hartuko dutelarik (normalki entzima bat erreakzio bakoitzeko). Entzimak ezinbestekoak dira metabolismoan, erreakzio fisiko kimikoak azkartzen baitituzte, berez gertatzeko zailak diren erreakzio termodinamikoak erraztuz. Entzimek, bide metabolikoen erregulatzaile bezala ere jokatzen dute, zelularen beharrizan eta inguruaren arabera edo beste zelulen seinaleen arabera beren funtzionatzeko gaitasuna aldatuz, eta ondorioz bide metabolikoaren aktibitate guztia aldatuz.