Pedagogia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Joxemai (eztabaida | ekarpenak)
tNo edit summary
Joxemai (eztabaida | ekarpenak)
tNo edit summary
1. lerroa:
[[File:FEMA - 21681 - Photograph by Robert Kaufmann taken on 01-16-2006 in Louisiana.jpg|thumb|right|300px|'''Pedagogia''' hezkuntzaren zientzia da. Egun, [[eskola]] da hezkuntza-gune nagusiena. Irudian, haur zenbait euren eskolan ikasten ari direla, maistraren gidaritzapean. Egun, [[eskola]] da hezkuntza-gune nagusiena.]]
 
'''Pedagogia''' edo '''hezkuntzaren zientzia''' [[hezkuntza]]ren teoria eta praktikaren jakintza da. Hezkuntza fenomeno konplexua izanik, pedagogiak ere maila eta ezagutza-arlo anitz bere baitan hartzen ditu. Horrela, banakoaren zein gizartearen ikuspegitik azter daiteke eta ondorioz, [[psikologia]]ren eta [[soziologia]]ren kontzeptu, teoria eta metodoak biltzen ditu bere baitan. Beste alde batetik, ikuspegi teoriko eta ideologiko batetik ([[filosofia]]ren eta [[politika]]ren bitartez) zein berehalako ikuspegi praktiko batetik azter daiteke ([[didaktika]] izeneko arloa osatuz), hezkuntzarako metodo eta teknikak garatuz. Hezkuntzaren konplexutasuna estaltzeko, beste zenbait disziplina ere jasotzen ditu, hala nola [[antropologia]], [[historia]] eta [[ekonomia]]. Aldi berean, pedagogiaren helburua hezkuntza deskribatu eta ezagutzeaz gainera, hezkuntza sistema aldatu eta hobetzea, pedagogiatik bertatik ezarritako norabideei jarraituz, pertsonaren eta gizartearen garapenaren alde.