Tom Waits: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Erreferentzia
t Erreferentziak
88. lerroa:
1991n Tomek [[Primus (musika taldea)|Primustaldearen]] '''Sailing the Seas of Cheese''' diskoan hartu zuen parte, [[rock alternatibo]]aren jarraitzaile askorenganako bidea eta ezagupidea eskaini ziona. Aipatu taldeko abeslari, konpositore eta baxu-jotzaile [[Les Claypool]]ekin lankidetzaren aurreneko pausua izan zen, izan ere Claypoolek Waitsen ordutik aurrerako produkzio askotan jardun du. 1991 horretan ere Waitsek Jim Jarmuschen ''Night on Earth'' filmaren soinu-banda sortu zuen, zeina hurrengo urtean album bilakatu zuten.
 
Bost urte zeramatzan Waitsek estudio batean sartu barik disko bat grabatzeko. 1992an '''Bone Machine''' lanak grabaketa-aretora eraman zuen eta perkusioa eta gitarra nagusi dituen diskoa asmatu zuen; pianoa eta saxoa, gutxi. Steve Huey kritikoak honako hau idatzi zuen: "Agian Tom Waitsen lan honek artistaren isla egokienetako bat da... aurretiko saio esperimentaletan erakutsitako alde ilunak, iradokitako eldarniozko giroa,... horiek guztiak hortxe dira, eta tartean sekulako indarra, energia nonahi. Baina beharbada ere entzuleriarekin bat egiteko lan zaila dateke".<ref>{{erreferentzia | url = http://www.allmusic.com/cg/amg.dll?p=amg&sql=10:xsyvad1kv8w6 | title= Bone Machine review | lastabizena= Huey | firstizena= Steve | publisher = allmusic.com}}</ref> Disko honek [[Grammy saria]] eskuratu zuen, urteko album alternatibo onenaren sailekoa hain zuzen.
 
1992an Robert Wilson lagun ostera ere '''Alice''' antzezlan musikatuari ekiten dio, eta berau abenduaren 19an antzeztu zen aurrenekoz Hamburgon. Paul Schmidt-ek [[Lewis Carroll]] idazlearen ''Alice'' saileko testuak egokitu zituen: ''[[Aliceren abenturak lurralde miresgarrian]]'' eta ''[[Ispiluan barrena eta Alicek han aurkitu zuena]]''. Hamar urte geroxeago Waitsek ikuskizunerako Kathleen Brennanekin batera prestatutako kantak disko formatuan argitara eman zituzten.<ref>{{erreferentzia | url= http://myweb.tiscali.co.uk/tauspace/theatre_wilson.htm | title= Alice in Wonderland: The Robert Wilson and Tom Waits Adaptation}}</ref>
136. lerroa:
* [[2004]] ''Real Gone''
* [[2006]] ''Orphans''
* [[2008]] ''Glitter and Doom Tour''<ref>{{erreferentzia | url = http://www.anti.com/news/index/489/Tom_Waits_Press_Conference_announcement | title izenburua= Tom Waitsen prentsaurrekoa | date = 2008-05-02 | ANTI.com}}</ref>