Tom Waits: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robot: Cosmetic changes
t Erreferentzia
50. lerroa:
== Bizitza eta musika-lanak ==
=== Hastapenak ===
Tom Waits [[Pomona, Kalifornia|Pomonan]], [[Kalifornia]]n, jaio zen 1949ko abenduaren 7an. Gurasoak irakasleak ziren, aita [[eskoziar]] jatorrikoa eta ama [[norvegiar]]rekoa <ref name= innocent385> Montadon, Mac, ''Timeline and Discography'', ''Innocent When You Dream'' liburuan, 385. orr. </ref>. Tomek hamar urte zituenean, 1960an, gurasoak banandu ziren, eta amarekin [[National City]]ra (Kalifornia) joan zen bizitzera, [[Mexiko]]ko mugatik gertu<ref name= twlibrarybio> {{cite weberreferentzia | url= http://www.tomwaitslibrary.com/timeline1949-1975.html | title= Tom Waits Timeline: 1949 - 1975 ''Tom Waits Library''}} </ref>.
Itxura baten auzoko baten etxean ikasi zuen bere kabuz pianoa jotzen, eta musikarako zaletasuna aitarekin Mexikora eginiko txangoetan ernatu zitzaion, autoko irratian entzundako hango doinuek azkartuta<ref> Wilonsky, Robert, ''The Variations of Tom Waits'', Montandon-en ''Inocent When You dream'' liburuan, 213. orr. </ref>
 
1965ean Tom ''The System'' deituriko banda batean jotzen hasi zen, [[soul]] estilokoa berau; tartean ikastetxean jarduten zuen eta pizzeria batean lanean hasia zen [[San Diego]]n. Sasoi hartako musika-eraginez honakoa aitortu zuen behin: "[[Blue Cheer]]rek ez ninduen liluratzen, hurbilagokoa nuen [[Bing Crosby]]"<ref> {{cite weberreferentzia | url= http://www.tomwaitslibrary.com/quotes-influences.html | title= Tom Waits Quotes: Influences and favourites (eraginak eta gustukoak) ''Tom Waits Library''}}</ref>.
 
Atezain lanetan zebilen gauez [[San Diego]]ko klub batean, eszenatokira igotzeko lehen aukera izan zuenean. 1970 zen eta bere ikuskizunaren ezaugarriak hauexek ziren: kanta-saioa eta berbaldi luzeak; hori guztia, sasoi hartan eragin zioten musikari eta idazleen nabardurez josia: [[Frank Sinatra]], [[Bob Dylan]], [[Lord Buckley]], [[Hoagy Carmichael]], [[Marty Robbins]], [[Raymond Chandler]], edo eta [[Stephen Foster]]. Aldi labur batean Amerikako Estatu Batuetako kostazainen artean eman bazuen ere, aurki izango zen Los Angeleses, Echo Park auzoan hain zuzen ere. Bertan bizi ziren garai hartan [[Eagles]] taldeko Glen Frey eta J.D. Souther, [[Jackson Browne]], edo [[Frank Zappa]]. Herb Cohen musika ekoizlearekin sinatuko du hainbat saio grabatzeko ausazko disko baterako ('''''B'''izarre '''R'''ecords'' zen diskoetxea). Hogetaka urte geroxeago ikusiko zuten argia grabaketa horiek, artean lan horietan gerora ezagun egingo zituen kanta asko biltzen baziren ere ('''The Early Years, Volume One''' eta '''Volume Two''').
68. lerroa:
'''Small Change''' diskoak alkohola du eragin eta isla. ''The piano has been drinking'' edo ''Bad Liver and a Broken heart'' kantek zurrutaren kronikak dira. ''"Sinisten hasia nengoen mozkor izatea ez zela gauza txarra, bazuela halako zirrara bat. Baina aldi berean laga nahi nion edateari."''<ref>McGee, David (1977), ''Smellin' Like a Brewery, Lookin' Like a Tramp'', Montandon-en liburua, 30. orr.</ref> Testuek [[Raymond Chandler]] eta [[Charles Bukowski]] idazleen eragina azaltzen dute, eta Tomen ahotsak badu [[Louis Armstrong]]-en ukitua. Album honetan abeslariaren kantuetako ezagunetakoa topa dezakegu: ''Tom Traubert's Blues''.
 
'''Foreign Affairs''' (1977) eta '''Blue Valentine''' (1978) ildo bereko produktuak dira, jazz eta blues estiloetan barna egindako saioa. Urte hauetan [[Rickie Lee Jones]] abeslaria du maitale Waitsek. Bestetik, 1978an ''Paradise Alley'' filmean agertuko da, zineman egiten duen lehen lana; ekoizpen honetarako kanta bi konposatu zituen: ''"(Meet Me in) Paradise Alley"'' eta ''"Annie's Back in Town"''<ref> {{cite weberreferentzia | url= http://www.soundtrackcollector.com/catalog/soundtrackdetail.php?movieid=7627 | title= ''Paradise Alley'', Jatorrizko soinu-banda | publisher= Soundtrack Collector}} </ref>.
 
'''A'''sylum-ekoekin grabatu zuen azken diskoa '''Heartattack and Vine''' da, 1980ko produkzioa. Baladak dira tartean (''"Jersey Girl"'' kasurako) eta ''[[Rhythm and Blues]]'' estiloko kanta bizi baina garratzak, aurrera begira Waitsen lanetan ezagutuko ditugunen tankerakoak. Aldi horretan ere [[Francis Ford Coppola]] zinema zuzendariarekin hasten da lanean, eta lehenengo hartu-emana ''One from the Heart'' filmerako hark eginiko enkargua. [[Bette Midler]] nahi zuen Waitsek bere ondoan izatea, baina lan kontuak eraginda ezin; aurretiko '''Foreign Affairs''' diskoan ''"I Never Talk to Strangers"'' kantatu zuten biek batera. Bette ezin erakarri, [[Crystal Gayle]] abeslari eta konpositoreak jardun zuen.
 
=== 1980ko hamarkada: ''The '''I'''sland Years'' ===
1980ko abuztuan Tom Waits eta [[Kathleen Brennan]] ezkondu egin ziren. ''One from the Heart'' filmaren sortze-garaia zen eta hor nonbait elkar ezagutu zuten. Geroztiko kanta asko izenpetuko du Tomekin batera, eta [[Pomona]]koaren esanetan bere lanean gehien eragin duenetakoa da Kathleen. Itxura baten Kathleenek ipini zuen Tom [[Captain Beefheart]]-en musikaren arrastroan<ref> {{cite weberreferentzia | url= http://www.tomwaitslibrary.com/interviews.html | title= Tom Waits interviews, ''Tom Waits Library''}} </ref>.
 
'''''A'''sylum '''R'''ecords'' lagata, '''''I'''sland '''R'''ecords'' du diskoetxe berria Waitsek eta 1983an '''Swordfishtrombones''' lana kaleratzen du. Aurreko lanetan abian jarritako esperimentazioekin jarraitzen du, instrumentu berriei aukera emanez adibidez (''"Town with No Cheer"'' kantan [[gaita]] tartekatu zuten eta ''"Shore Leave"'' delakoan [[marinba]]), edo bakarrizketa ("16 Shells from a Thirty Ought Six"). Ordura arte ezaugarri ziren pianoak eta hariek lagundutako baladak gutxiago dira. [[Captain Beefheart]] edo [[Dr. John]] adibide esangurutsaguak salbu, gutxi dira Waitsen aurrekariak aipatu dugun '''Swordfishtrombones''' eta jarraian datozen '''Rain Dogs''' (1985) eta '''Frank's Wild Years''' (1987) diskoetan jorratu zuen ildoa inorekin parekatu nahi izatera.
 
Lehen esan bezala ohiko zituen pianoak eta gitarrak agertze txikiagoa dute bere lanetan, aspertzen edo hasia baitzegoen: "Eskuek txakurren jokabidea hartu ohi dute, dagoeneko egon diren lekuetara joaten baitira behin eta berriro. Kontu handia izan behar duzu jotzean, eta ahal delarik leku atseginetara joan. Luzean hartutako ohiturak hautsi behar dira eta ikasteari ekin behar diozu, esploratzeari. Horretan saiatzen naiz, nekez eta baldar moldatzen banaiz ere, hainbat instrumenturekin lan egiten, fagotarekin kasu." Jarraiko lanetan instrumentazioa ez da kontzeptu itxi eta estutzat hartuko: lan egiteko zabaldutako moduak asko izango dira.<ref name= instruments> {{cite weberreferentzia | url= http://www.tomwaitslibrary.com/instruments-main.html | title= Tom Waits' instruments ''Tom Waits Library''}} </ref>. Soinu berriak arakatze saio horien pare leudeke abeslariak ahotsarekin egingo dituen probak, ñabardura berriez jantzia agertuko baita. Konpositorea ere aldatu da: kanten hitzak abstraktuagoak dira, eta aurkezpen moduak ere halako eta bestelako moldeak agertuko ditu: [[blues]] zaharra, [[kabaret]]a, [[rumba]], antzerki musikatua ([[Kurt Weill]] musikagilearen eragina nabaria ei da), [[tangoa]], Europako [[folk]] musika, jatorrizko [[country]]-a...
 
'''Franks Wild Years''', 1986an Waits eta Brennan senar-emazteek taularatuko musikala izan zen, [[Gary Sinise]]k zuzendua.<ref> {{cite weberreferentzia | url= http://www.tomwaitslibrary.com/frankswildyears-credits.html | title= Frank's Wild Years credits ''Tom Waits Library''}}</ref> Waitsek Franken rola osatzen zuen antzokian, eta itxura baten gustuko zuen antzeztearena: urte berean [[Jim Jarmusch]]ek zuzenduriko ''Down By Law'' filmean hartu zuen parte, bai aktore lanetan, bai soinu bandan ('''Rain Dogs''' diskoko kanta bi agertzen dira). Eta 1986an ere [[The Rolling Stones]] taldearen '''Dirty Work''' albumeko ''"Sleep Tonight"'' kantan pianoa jo eta ahotsa jarri zuen. 1987an argitaratuko da '''Franks Wild Years''' diskoa, izen bereko antzezlan hark eskaini zituen kanten bertsioak agertuko dituena, oraingo honetan estudioan grabatuak. Hurrengo urtean '''Big Time''' dator, berau ere Kathleenekin idatziriko lana, eta film euskarrian eskainia.
 
1989an [[Thomas Babe]]ren "Demon Wine" antzezlanean parte hartu zuen; egundainokoan ez du halako saio gehiagorik egin. [[Bill Pullman]], [[Philip Baker Hall]], [[Carol Kane]] eta [[Bud Cort]] antzez-lagun izan zituen. Lanak izan zuen harrera ez zen oso ona izan; edonola ere Waitsen interpretazioa bikaintzat jo zuten kritiko askok <ref> {{cite weberreferentzia | url= http://www.tomwaitslibrary.com/demonwine-introduction.html | title= ''Demon Wine'': Introduction ''Tom Waits Library''}} </ref>. 1989an [[The Replacements]] taldearen ''I'll Be You'' [[single]]aren ''"Date to Church"'' kantan hartu zuen parte.
 
=== 1990eko hamarkada ===
88. lerroa:
1991n Tomek [[Primus (musika taldea)|Primustaldearen]] '''Sailing the Seas of Cheese''' diskoan hartu zuen parte, [[rock alternatibo]]aren jarraitzaile askorenganako bidea eta ezagupidea eskaini ziona. Aipatu taldeko abeslari, konpositore eta baxu-jotzaile [[Les Claypool]]ekin lankidetzaren aurreneko pausua izan zen, izan ere Claypoolek Waitsen ordutik aurrerako produkzio askotan jardun du. 1991 horretan ere Waitsek Jim Jarmuschen ''Night on Earth'' filmaren soinu-banda sortu zuen, zeina hurrengo urtean album bilakatu zuten.
 
Bost urte zeramatzan Waitsek estudio batean sartu barik disko bat grabatzeko. 1992an '''Bone Machine''' lanak grabaketa-aretora eraman zuen eta perkusioa eta gitarra nagusi dituen diskoa asmatu zuen; pianoa eta saxoa, gutxi. Steve Huey kritikoak honako hau idatzi zuen: "Agian Tom Waitsen lan honek artistaren isla egokienetako bat da... aurretiko saio esperimentaletan erakutsitako alde ilunak, iradokitako eldarniozko giroa,... horiek guztiak hortxe dira, eta tartean sekulako indarra, energia nonahi. Baina beharbada ere entzuleriarekin bat egiteko lan zaila dateke".<ref>{{cite weberreferentzia | url = http://www.allmusic.com/cg/amg.dll?p=amg&sql=10:xsyvad1kv8w6 | title= Bone Machine review | last= Huey | first= Steve | publisher = allmusic.com}}</ref> Disko honek [[Grammy saria]] eskuratu zuen, urteko album alternatibo onenaren sailekoa hain zuzen.
 
1992an Robert Wilson lagun ostera ere '''Alice''' antzezlan musikatuari ekiten dio, eta berau abenduaren 19an antzeztu zen aurrenekoz Hamburgon. Paul Schmidt-ek [[Lewis Carroll]] idazlearen ''Alice'' saileko testuak egokitu zituen: ''[[Aliceren abenturak lurralde miresgarrian]]'' eta ''[[Ispiluan barrena eta Alicek han aurkitu zuena]]''. Hamar urte geroxeago Waitsek ikuskizunerako Kathleen Brennanekin batera prestatutako kantak disko formatuan argitara eman zituzten.<ref>{{cite weberreferentzia | url= http://myweb.tiscali.co.uk/tauspace/theatre_wilson.htm | title= Alice in Wonderland: The Robert Wilson and Tom Waits Adaptation}}</ref>
 
1993an '''The Black Rider''' estudio lana sortu zuen Waitsek, hiru urte lehenagoko ikuskizunean oinarrituta, kantu bi berriak badira ere: ''Chase the Clouds Away'' eta ''In the Morning''. [[William S. Burroughs]] bera entzuteko aukera dugu ''T'Aint No Sin abestian''. 1993 horretan ere Gavin Bryars-ekin lan egiten du honen ''Jesus' Blood Never Failed Me Yet'' 1971ko diskoaren edizio berriztatuan. Eta [[Robert Altman]] zuzendariaren ''Short Cuts'' filmean ikusiko dugu, [[Raymond Carver]] idazle estatubatuarraren zinemarako egokitzapenean.Tomen hirugarren semea, Sullivan, urte horretan ere jaio zen.
103. lerroa:
2002an, eta aldi berean, disko bi argitaratu zituen Waitsek: '''Alice''' eta '''Blood Money'''. Aurretik landutako produktuak ziren, antzerkietan eskainiak, [[Lewis Carroll]]en ''Alice'' eta [[Georg Büchner]]ren ''Woyzeck'' literatur lanetan oinarrituak hurrenez hurren. 2002ko honetan ere [[The Ramones]] taldeari eginiko omenaldi disko batean hartu zuen parte ''The Return of Jackie and Judy'' kanta bertsionatuz.
 
''[[Real Gone]]'' diskoa 2004an ekoiztu zuten. Pianoak estrainekoz ez du lekurik Waitsen lan batean. Aurreneko aldiz ere kanta batek ukitu politikoa du: ''The Day After Tomorrow'' abestian soldadu batek etxera bueltatzeko poza azaltzen du, gerraz erabat gogaitua; testuak ez du zuzenean aipatzen [[Irakeko gerra]], baina zein unetan sortua den ikusita lotura ezinbestekoa da<ref> {{cite weberreferentzia | url= http://www.allmusic.com/cg/amg.dll?p=amg&sql=10:z7d5vwnwa9uk~T1 | title= ''Real Gone'' review | publisher= allmusic.com}} </ref>.
2004ko horretan ere [[The Blind Boys of Alabama]] taldearen '''Go Tell It on the Mountain''' albumaren kanta batean abestu zuen, [[Grammy sariak|Grammy sarietan]] irabazle (''Gospel tankerako disko onena''). Eta [[Daniel Johnston]] abeslariari egindako omenezko disko batean ere (''The Late Great Daniel Johnston: Discovered Covered'', Gammon Records) haren ''King Kong'' kanta bertsionatu zuen.
 
2003an zinema lanetara itzuli zen Tom. [[Iggy Pop]] abeslariarekin agertuko da [[Jim Jarmusch]] zuzendariaren ''Coffee and Cigarettes'' egokitzapenean, 1993ko film laburraren bertsio berrian. 2005ean [[Tony Scott]]ek zuzendutako ''Domino'' filmean aritu zen (sermoilariarena egiten ikusi ahal dugu) eta [[Roberto Benigni]]ren ''La Tigre e la Neve'' lanean (Tomek Tom Waitsena egiten du, ''You Can Never Hold Back Spring'' abestu bitartean).
 
2006ko azaroan lan eskerga kaleratu zuen Tom Waitsek, 54 kantuk osatutako disko hirukoitza: '''Orphans: Brawlers, Bawlers & Bastards'''. ''Brawlers'' delakoak rock eta blues kantak biltzen ditu; ''Bawlers''ek baladak eta maitasun kantak; eta ''Bastards''ek aurreko bietako ez diren tankeratakoak eta bakarrizketak. Politikak badu orain ere lekurik, aipatua baita [[Israel]] eta [[Palestina|palestinarren]] gatazka ''Road To Peace'' kantan. Badira ere zenbait artistaren kanten bertsioak ([[Daniel Johnston]], [[Kurt Weill]] eta [[Bertolt Brecht]], [[Leadbelly]]) edo Waitsen gustuko diren idazleen berrikusketak ( [[Charles Bukowski]] eta [[Jack Kerouac]]). Waitsen '''Orphans: Brawlers, Bawlers & Bastards''' eta '''Alice''' diskoak ''metacritic.com'' atariak atondutako "Top 200: Best-Reviewed Albums" zerrendan datoz<ref>{{cite weberreferentzia | url=http://url= www.metacritic.com/music/bests/ | title= Top 200: Best-Reviewed Albums on Metacritic| publisher= metacritic.com}}</ref> bederatzi eta hemezortzigarren postuetan hurrenez hurren. 2006an ere Waits[[Sparklehorse]] taldearen '''Dreamt for Light Years in the Belly of a Mountain''' diskoko ''Morning Hollow'' kantuan pianoan aritu zen.
 
2008ko ekainean Waitsek kontzertuak emateari ekin zion: ''Glitter and Doom Tour'' deiturikoa AEBetan eta Europan zehar ibili zen. Uztailaren 12an [[Donostia]]n izan zen, [[Kursaal]]ean, Euskal Herrian aritu zen lehen aldian, 1800 lagunen aurrean<ref>{{cite weberreferentzia | url=http://www.berria.info/testua_ikusi.php?saila=kultura&data=2008-07-13&orria=038&kont=006 | title= '''Berria''' egunkarian Gorka Erostarbek eginiko kontzertuaren kronika| publisher= berria.info}}</ref>.
 
[[Fitxategi:Tom Waits Praha 2008.jpg|thumb|right|250px| Waitsen kontzertua [[Praga]]n, 2008ko uztailean.]]
136. lerroa:
* [[2004]] ''Real Gone''
* [[2006]] ''Orphans''
* [[2008]] ''Glitter and Doom Tour''<ref>{{cite weberreferentzia | url = http://www.anti.com/news/index/489/Tom_Waits_Press_Conference_announcement | title = Tom Waitsen prentsaurrekoa | date = 2008-05-02 | ANTI.com}}</ref>