Jai: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robot: Cosmetic changes
t Robot: Automated text replacement (-Euskal Herri +Euskal Herri )
10. lerroa:
Jendetza handia, haur, gazte eta heldu, biltzen da [[herriko jai]]etan, [[Errenteriako Madalenak]] edo [[Usurbilgo Santixabelak]] esaterako, baina zalantzarik gabe mundu osoan ospe handiena duen herriko jaia [[Sanferminak|Iruñeko Sanferminak]] dira. Herriko jai batzuetan desfile edo martxak egiten dira, hala nola [[Donostiako Danborrada]] eta [[Hondarribiko Alardea]]. Hiriburuetan ospatzen diren udako jaiek ere, [[Bilboko Aste Nagusia]] esaterako, jende asko erakartzen dute. Herri txikietan eta nekazal giroan [[erromeria]]k ere ospatzen dira.
 
Urtean zehar jai egutegi zabala dago [[Euskal Herria]]n. Urteko lehenengo egunean bertan, [[urtezahar]] gaueko jaia ospatzen da, inguruko kulturetan bezala. [[Otsailaren 5]]aren [[bezpera]]n herri askotan ospatzen da [[Santa Ageda]] jaia. [[Iñauteriak]] dira urteko jai ikusgarrienetako bat eta hauetan [[Tolosako iñauteriak]] aipatu behar dira. [[San Joan suak]] [[Euskal Herria|Euskal Herri]] osoan zehar egiten dira. Hainbat herritako berariazko jaiak badaude, hala nola [[Lazkao]]ko [[Astotxo Eguna]] <ref> {{es}} [http://www.diariovasco.com/prensa/20070106/altourola/lazkao-lazkao-vestira-manana_20070106.html Lazkao se vestirá mañana de gala para acoger el Astotxo Eguna], [[Diario Vasco]], 2007-01-06.</ref> edo [[Hondarribi]]ko [[Kutxa entrega]].
 
Arestiko tradizio jai hauetaz gainera, herriko elkarteek eta erakunde publikoek bultzaturiko jai asko ospatzen dira. Aipamen berezia behar dute [[euskara]] eta [[ikastola]]k sustatzeko [[Kilometroak]], [[Ibilaldia]], [[Araba Euskaraz]], [[Nafarroa Oinez]] eta [[Herri Urrats]] jaiek. Halaber, herri askotan sagardo egunak eta antzekoak antolatzen dira.