Zabalgune: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t {{erreferentzia zerrenda}}
t Robot: Cosmetic changes
34. lerroa:
Laburbilduz, XIX. mendeko zabalgune burgesaren ezaugarri nagusiak honakoak izan ziren:
 
* Kalea oinarrizko elementua izan zen, espazio partzelatuak eratzeko etxe-irla erabili zela.
* Higiene eta bizi-kalitatearekiko ardura. Estolda, zoladura, berdegune eta ur-hornidura egokiak atontzeko asmoarekin antolatu ziren zabalguneak.
* Ganorazko zirkulazioarekiko ardura. Horretarako, kaleak ahalik eta zabalenak diseinatu ziren. Cerdák, adibidez, 20 eta 50 metroko kaleak diseinatu zituen Bartzelonako zabalgunerako (azkenean, 20 metrorekin gauzatu zen kale-tipoa).
* Etxe-irla infinituraino errepika zitekeen hirigintza-unitate isotropoa zen. Esan ohi da ezaugarri horrek, alde batetik, desorientazioa eragiten zuela, eta bestalde, hirien hazkunde-aurreikuspena puztu egin zuela (Cerdàren planak, bidenabar, 1.300 bat hektarea hartzen zituen, hiri harresidunak 220 hektarea baino ez zeuzkanean).
* Etxe-irla ez zen modu bateratuan eraikitzen orokorrean, zatika eta sustatzaile ezberdinen bitartez baizik.
* Behe-solairuak atariak eta komertzioak ezartzeko erabili ziren. Gehienetan, etxe-irlaren patioa ere hartzen zuten behe-solairuetako komertzioek, patioetan zuhaitzen landatzea eragotziz.
* Lerrokadura-planoez gain, bete beharreko eraikuntza-ordenantzak ere bazeuden, besteak beste, [[eraikin]]en gehienezko altuerak eta solairu-kopurua arautzen zituztenak.
* Hirigintza-prozesua ohiko ordenean eman zen, alegia, partzelazioa, urbanizazioa eta eraikuntza, hurrenez hurren, beste hazkunde-forma batzuetan ematen den nahasketa gabe.
* Tipologiari dagokionez, sakonera handiko etxebizitzak garatu ziren, 20 metro ingurukoak. Hori dela eta, etxe-irlako patio handiaz gain, etxebizitzetan patio txikiagoak txertatu behar izan ziren haien erdiko guneak airezta eta eguzkiztatzeko.
 
== XX. mendeko zabalgunea ==
60. lerroa:
[[Fitxategi:Ensanche bilbao.jpg|thumb|225px|left|Bilboko zabalguneko plana, [[1876]]koa. [[Severino Atxukarro]], [[Pablo Altzola]] eta [[Ernesto Hoffmeyer]]rek diseinatua.]]
 
* [[Bilbo]]: [[Abando (barrutia)|Abandoko]] baratzak betetzeko plan ezberdinen porroten ondoren, kasu [[Amadeo Lazaro]]k [[1862]]an proposatutakoa (Cerdák proposatutako etxe-irla zatitu eta irekiak aurreikusten zituena), [[1876]]an [[Severino Atxukarro]], [[Pablo Altzola]] eta [[Ernesto Hoffmeyer]] [[arkitekto]] eta [[ingeniari]]ek idatzitako Bilboko Zabalgunearen Plana onetsi zen. Plan horrek [[Ildefons Cerda]]ren zabalgunearen arrazionaltasuna eta [[arkitektura barroko]]aren klasikotasunaren diagonalak eta plaza zentralak (Moiua plaza) uztartu zituen. Bilboko zabalgunearen hedadura 158,5 [[hektarea]]koa da.
 
* [[Gasteiz]]: [[Araba]]ko hiriburuaren [[Zabalgunea (Gasteiz)|zabalgunea]] [[1865]]ean garatu zen [[Francisco Paula]]ren gidaritzapean eta, beste batzuk ez bezala, ez zen oinplano berriko plan proiektatu baten emaitza izan. Esan daiteke jadanik baziren bideetara moldatutako zabalgune posibilista izan zela, hiriaren hazkundea hegoaldera ahalbidetu zuena, birpartzelazio bortitzegiak eragin gabe. [[Justo Antonio Olagibel|Olagibelen]] hiri-proiektu txiki eta ertainen emaitza onaren ondorioa zatekeen hirian plan zuzentzaile handinahirik aurrera eraman ez izana. Gasteizko hegoaldeko zabalgunearen hedadura 38,4 hektareakoa da. Aipatu beharra dago, bestalde, Julian eta Miguel Apraiz arkitektoen [[1944]]ko Zabalgune Aurreproiektua eta [[1947]]ko Zabalgune Proiektua, gaur egungo Gasteizko oinarrizko egitura ezarri baitzuten, batez ere ingurabidea eta industrialdeen antolaketarekin.
 
* [[Iruñea]]: [[Iruñeko Lehen Zabalgunea]] harresiez barne egin bazen ere, haren tamaina eskasak ez zuen hiriaren etxebizitza-eskaera ase. Harresien eraispena beste hirietan baino gehiago atzeratu zen, [[Iruñeko Bigarren Zabalgunea]] [[1920]]ra arte ez zela eraikitzen hasi, [[Serapio Esparza]]ren diseinuari jarraiki. Bere sare ortogonalaren norakoak bat egin zuen [[Nafarreria (Iruñea)|Nabarreria]] zaharreko kale nagusien norabidearekin, gaur egungo Brisa eta Aralar kaleak [[Iruñeko Alde Zaharra|alde zaharreko]] Merced kalearen jarraipen gisa antolatuz. Zabalgune berria eta alde zaharra uztartu egiten zituen beste hiri-elementu esanguratsu bat Karlos III.aren hiribide nagusia izan zen, [[Iruñeko burguak|burguen]] arteko Gaztelu plazan jaiotzen zena. Iruñeko bigarren zabalgunearen hedadura 89,3 hektareakoa da.
 
* [[Donostia]]: [[1862]]ko [[martxoaren 17]]an hiriaren harresien eraispena onetsi zen. Urte bereko uztailean zabalgune berria egiteko konkurtsoa [[Antonio Kortazar]]rek ([[1823]]-[[1884]]) irabazi zuen, ''"Porvenir"'' izeneko lelopean garatutako proposamenarekin<ref>{{es}} [http://www.ingeba.euskalnet.net/lurralde/lurranet/lur21/21larrin/14larrin.pdf "''SAN SEBASTIAN 1813-1900: LA CONFIGURACION URBANISTICA DE UN MODELO TERCIARIO''" izeneko artikulua]</ref>. Diseinuaren sareak [[Parte Zaharra (Donostia)|alde zaharreko]] kale nagusiaren norakoa jarraitu zuen, alegia, gaur egungo Hernani eta Loiola kaleak harekin modu jarraituan ezarri ziren. Ondorengo urteetan, proposamen honek hobekuntza eta aldaketa ezberdinak jasan zituen, Kortazarren oinarrizko egituraketa orokorra errespetatuz. Aldaketa aipagarrienak [[Jose Goikoa]] arkitektoarenak izan ziren, besteak beste, zabalguneari [[Urumea]] ibairako fatxada egokia eta jarraitua eman ziona. Donostiako zabalgunearen hedadura 45,7 hektareakoa da.
 
== Erreferentziak ==
76. lerroa:
== Bibliografia ==
 
* GALARRAGA ALDANONDO, IÑAKI [et al.]. ''Hiri zabalguneak Euskal Herrian''. 1. argitalpena. Gasteiz: Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia, 2002. ISBN 84-457-1796-0.
 
* MARTIN RAMOS, ANGEL. ''Los orígenes del ensanche Cortázar de San Sebastián''. 1. argitalpena. Bartzelona: Fundación Caja de Arquitectos, 2004. ISBN 978-84-933701-4-5.
 
* SOLA-MORALES i RUBIO, MANUEL. ''Las formas de crecimiento urbano''. 1. argitalpena. Bartzelona: Edicions UPC, 1997. ISBN 84-8301-197-2.
 
* SORIA Y PUIG, ARTURO (bildumaria). ''Cerdà. Las cinco bases de la teoría general de la urbanización''. 1. argitalpena. Bartzelona: Electa, 1996. ISBN 84-8156-064-2
 
== Ikus, gainera ==
 
* [[Hirigintza]]
 
* [[Hirigileen zerrenda]]
 
* [[Lorategi-hiri]]
 
== Kanpo loturak ==
 
* {{es}} [http://www.ub.es/geocrit/sn/sn-120.htm ''Los ingenieros de caminos en la transformación urbana de las ciudades españolas a finales del siglo XIX. El caso de Barcelona'' artikulua ''Scripta Nova'' aldizkari digitalean]
 
* {{es}} [http://www.arquired.es/users/guiabizkaia/Bilbao/HistoriaUrbana/index.htm ''INTERVENCION URBANISTICA Y CIUDAD EN EL AREA METROPOLITANA DE BILBAO'' izeneko artikulua arquired.es webgunean]
 
{{nabarmendutako artikulua}}