Wassily Leontief: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t {{erreferentzia zerrenda}}
t Robot: Cosmetic changes
1. lerroa:
'''Wassily Leontief''' ([[Munich]], [[1905]]eko [[abuztuaren 5]] - [[New York City]], [[1999]]ko [[otsailaren 5]]) errusiar-amerikar [[ekonomia|ekonomialari]]lari bat izan zen, [[1973]] urteko [[Ekonomiako Nobel Saria]] jaso duena. Ezaguna [[input-output]] taulak garatu eta aztertzeagatik, baina ekonomiaren beste arlo askotan ere lan egin zuen: industria-kontzentrazioa, prezioen [[zenbaki indize]]ak, [[nazioarteko merkataritza]] eta garapena, besteak beste.
 
== Bizitza ==
 
Irakaskuntza-munduko familia baten baitan jaioa, seme bakarra izan zen. [[Leningradoko Unibertsitatea]]n ekonomia ikasi zuen. [[1925]] urtean graduatu eta ikasketak [[Berlingo Unibertsitatea]]n jarraitu zituen, [[1928]] urtera arte. 1928 urtean [[Kiel]]eko unibertsitatean ikertzen ihardun zuen hiru urtez, harik eta [[1931]] urtean [[Estatu Batu]]etara joan zen. Han ''[[National Bureau of Economic research]]'' erakundean aritu zen lanean, baina hilabete batzuetan zehar bakarrik. Berehala, [[Harvard Unibertsitate]]tik deitu eta bertan aritu zen lanean 44 urtez. Urte hauetan, nazioarteko ospea lortu zuen, berak garatutako [[input-output]] analisiari esker. Horrela, [[1973]] urtean Ekonomiako Nobel Saria jaso zuen. [[1976]] urtean [[New Yorkeko Unibertsitate]]ko katedra hartu eta han jarraitu zuen lanean. Estella Marksekin ezkondu zen 1932 urtean eta alaba bat izan zuten, Svetlana izenekoa<ref>The New Palgrave. A dictionary of economics. Wassily Leontief.</ref>.
 
== Ekarpenak ==
 
Matematika-prestakuntza handiko gizona izan zen, baina matematikaz eratzen ziren eredu ekonomikoak enpirikoki egiaztatu beharra, [[estatistika]]ren bitartez, azpimarratu zuen beti. [[Input-output]] taulak ikertzen hasi zenerako, ezaguna ziren ekonomia munduan. Izan ere, input-otuput taulak ziren [[François Quesnay]] ekonomialariak bere [[Tableau économique]] lanean proposatu zituenak. [[XIX. mende]]aren bukaeran eta [[XX. mende]]anren hasieran ere, ekonomialari askok ikertu zituzten taulak, baina Leontief izan zen taulak errealitate ekonomikora aplikatu zituen lehena, zenbakizko taulak osatuz eta hauetan oinarrituz ekonomia errealari buruzko aurreikuspenak eginez. [[1933]] urtean hasita, 44 sektoreko taula bat osatu zuen, nahiz eta konputazio-lanak errazteko gero hamar sektoreko taula batez laburtu egin zen. Taulako koefizienteak egonkorrak zirela ziurtatzeko, [[1919]] eta [[1929]]ko taulak alderatu ziren. Taula hauekin, ''The Structure of American Economy 1919-1929'' ikerlana argitaratu zuen, gerora ere jarraipena izango zuena. Hurrengo urteetan, input-output taulen erabilera zabaldu eta sakondu egin zuen, sektore kopuru handiagoko taulak osatuz. Konputagailuen garapenari arreta handia jarri zion eta lehenengo [[Mark I]] eta [[Mark II]] konputagailuak erabili zituen taulei buruzko kalkuluak egiteko<ref>Input-output taulak [[matrize|matrize (matematika)]] bidez modelizatzen dira: alderanzketa eta bestelako kalkulu konplexuak, taula handietan batez ere, askotan buruttzen dira.</ref>. [[1970]] urterako, ekonomia berez oreka batera iristen zela defendatu zuen, baina inefizientziak ekideko ekonomiaren plangintza garrantzitsua zela baieztatu zuen. Ondoren, nazioarteko garapenari eta ingurugiro-arazoei buruz ikertzeari ekin zion, munduko ekonomia osoa aztertuz [[Nazio Batuak]] erakundearentzat.
 
== Erreferentziak ==
 
{{erreferentzia zerrenda}}
26. lerroa:
[[el:Βασίλι Λεοντίεφ]]
[[en:Wassily Leontief]]
[[es:Wassily Leontief]]
[[eo:Wassily Leontief]]
[[es:Wassily Leontief]]
[[fi:Wassily Leontief]]
[[fr:Wassily Leontief]]
[[gd:Wassily Leontief]]
[[ko:바실리 레온티예프]]
[[hr:Wassily Leontief]]
[[io:Wassily Leontief]]
[[id:Wassily Leontief]]
[[io:Wassily Leontief]]
[[it:Wassily Leontief]]
[[ja:ワシリー・レオンチェフ]]
[[ko:바실리 레온티예프]]
[[la:Basilius Leontief]]
[[lt:Vasilijus Leontjevas]]
[[nl:Wassily Leontief]]
[[ja:ワシリー・レオンチェフ]]
[[oc:Wassily Leontief]]
[[pl:Wassily Leontief]]
44 ⟶ 45 lerroa:
[[ro:Wassily Leontief]]
[[ru:Леонтьев, Василий Васильевич]]
[[fi:Wassily Leontief]]
[[sv:Wassily Leontief]]
[[tr:Wassily Leontief]]