«Varron»: berrikuspenen arteko aldeak

12 bytes added ,  Duela 11 urte
t
Robot: Cosmetic changes
(osatzen)
t (Robot: Cosmetic changes)
[[FileFitxategi:Varrocoin.jpg|thumb|right|'''Varro''' idazlearen irudia agertzen duen erromatar [[txanpon]] bat.]]
 
'''Marko Terenzio Varron''', [[latin]]ez ''Marcus Terentius Varro'', ([[Rieti]], [[K. a. 116]] - [[K. a. 27]]) [[Antzinako Erroma]]ko [[latin]]ezko idazle bat izan zen. Bere garaian ospetsu bihurtu zen [[idazle]] ugaria eta jakitun handia izateagatik. [[Satira]], [[olerkigintza]], [[filosofia]], [[biografia]], [[historia]] eta [[nekazaritza]] gaiak ukitu zituen besteak beste. Horrela, [[Kintiliano]]k ''Vir Romanorum eruditissimus'' (euskaraz, ''Erromatar guztietan gizon jakintsuena'') izendatu zuen. [[Zizeron]]en laguna izan zen eta [[politika]]n ere karrera labur bat egin zuen, baina azkenean utzi eta idazten eman zuen bere bizitza gehiena.
{{Esaera2|''Gure hirian bertan atzerritarrak eta bisitari bagina bezala galdurik ginenoi, zure liburuek etxera eraman gintuzten, nolabait esateko, nortzuk ginen eta non ginen behingoz jakin genezan. Aberriaren adina, bere aroen sailkapena, lege sakratuak, apaizen zientzia, bakearena eta guduarena, eskualde eta toki izenak, jainkotiar eta gizatiar gauza guztiena ere, familiak, eginbeharrak, kausak; zuk, inork ez bezala, gure olerkariak eta batik bat latindar hizkuntza eta literatura argitu zenituen.''|[[Zizeron]]: ''[[Academica Posteriora]]'', I, III, 9.}}
 
== Bizitza ==
 
Varron ''[[ordo equester]]'' gizarte klasearen pribilejioa zuen familia baten barruan jaio zen seguru asko. [[Lucius Accius]] idazle eta maisuaren ikasle izan zen. Geroago, 20 bat urte zituela, [[Lucius Aelius Stilo]] filologoaren ikasle aritu zen. K. a. 84-82 urteetan Atenasera joan zen bere ikasketak sakontzera. Bertan filosofia joera ezberdinak (platonismoa, pitagorismoa, ...) ezagutzeko aukera izan zuen eta horrela pentsaera eklektikoa osatu zuela baieztatu da. Hala ere, [[estoizismo]]ak berarengan eragin berezia izan zuela aipatzen da, [[Lucius Aelius Stilo]] bere maisuari esker batez ere.
Bere karrera politikoa [[K. a. 59]]. urtean amaitutzat jo zuen ''vigintivir'' kargua betetzen ari zela. Hori baino lehenago, ''legatus'', [[Ponpeio]]ren idazkari politikoa (eta berarekin joan zen [[Hispania]]ko kanpainara), [[tribuno]] eta [[pretore]] izan zen. Bere erretreta garairako liburu anitz zituen idatziak, hala nola ''[[Saturae menippeae]]'' satira guztiak eta ''[[De antiquitate litterarum]]'', beste zenbait idazlan politiko, geografiko eta literarioekin batera.
 
== Lanak ==
 
* ''[[Saturae menippeae]]'' izenburuko [[satira]]k, 150 liburukietan, baina 95 izenburu biltzen dituzten 600 bat zati bakarrik gorde dira;
* ''[[De lingua latina]]'', 25 liburukietan, baina V-X tarteko 6 liburukiak bakarrik gorde dira;
* ''[[Rerum rusticarum libri III]]''
 
[[Kategoria:Latinezko idazleak]]