Alice in Chains: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
42. lerroa:
[[1993]]an sei asteko ''Down In A Hole'' izeneko kontzertu-bira bizia egin zuten. Ondoren, Mike Starr baxujoleak taldea utzi zuen, beste proiektu bati ekiteko: ''Sun Red Sun''. [[Ozzy Osbourne]]rekin zuzenean aritutako [[Mike Inez]] baxujoleak ordezkatu zuen. Talde berria ''Lollapalooza Tour'' entzutetsuan estreinatu egin zen, [[Dinosaur Jr]], [[Babes in Toyland]], [[Rage Against the Machine]], [[Fishbone]], [[Arrested Development]] eta [[Tool]] gisako talde handiekin batera. Urtean zehar taldearen ospeak gora egin zuen. Drogaren eta taldearen arteko harremanen zantzuak ikusgarriagoak egin ziren, bereziki Staleyrenak; ''Junkhead'' eta ''Angry Chair'' kantek, heroina inplizituki aipatzen zutenek, esamesak zabaltzen lagundu zuten. Urte berean [[Last Action Hero]] filmearen soinu-bandarako bi abesti grabatu zituzten: ''What the Hell Have I'' eta ''A Little Bitter'', Mike Inezek taldearekin estudioan grabatutako lehenak.
 
[[1994]]ko hasieran ''Jar of Flies'' estudioko EP-a grabatu zuten. Albuma intimista eta sasi-akustikoa izan zen, askoren harridurarako. Hala ere, hainbat salmenta-zerrendaren gailurrera iritsi zen. ''I Stay Away'' kanta Grammy-etarako izendatu zuten, baina ez zuen saria lortu.
 
[[1995]]ean hirugarren album luzea grabatu eta plazaratu zuten, ''Alice in Chains'' izenburu berarekin. Sekulako arrakasta izan zuen: argitaratu eta bi astetara platinozko diska lortu zuen.
 
== Diskografia ==
48 ⟶ 50 lerroa:
* ''[[Facelift]]'' (1990, Columbia Records)
* ''[[Dirt]]'' (1992, Columbia)
* ''[[Alice in Chains (albuma)|Alice in Chains]]'' ([[1995]], Columbia)
* ''[[Black Gives Way to Blue]]'' (2009, [[Virgin Records]])