UZEI: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Orrialde berria: UZEI euskara berritu eta mundu modernora egokitzeko helburuarekin 1977an sortutako irabazi-asmorik gabeko elkartea da, edozein euskal hiztunek edozein lan-eremutan egokitasunez ...
 
t Robot: Cosmetic changes
7. lerroa:
Egun hauek dira UZEIren jarduera-lerro nagusiak:
 
* '''Hiztegi Orokorr'''a: UZEIko Lexikografia Sailak [[Euskaltzaindia]]ren [[Hiztegi Batu]]rako ikerketa-lana egiten du. Hiztegi osagarriak ere lantzen ditu sail honek (Sinonimoen Hiztegia adibidez).
 
* '''Corpusgintza''': Euskarazko testu-corpusen diseinuan, egituratzean eta lematizazioan aitzindaria da UZEI. Emaitzarik aipagarriena XX. Mendeko Euskararen Corpusa da. Egun, itzulpen-corpusak kudeatzeko sistemen garapenean ari da UZEI.
 
* '''Hiztegi teknikoak''': Hastapenetik ari da UZEI hiztegigintzan. Hiztegiak UZEIk sortu zuen EUSKALTERM banku terminologiko publikoan integratzen dira. UZEI, terminologiaren normalkuntzarako erabakiak hartzen dituen Eusko Jaurlaritzaren Terminologia Batzordeko kide da.
 
* '''Itzulpengintza teknikoa''': Lan terminologikoarekin lotura izanik, UZEIk arlo berezietako itzulpen eta lokalizazioak egiten ditu, besteak beste informatikan, medikuntzan, zuzenbidean, arkitekturan eta enpresa-kudeaketan.
 
* '''Trebakuntza''': Bere lanaren hedapenari garrantzia ematen dio UZEIk. Horrela jardunaldiak eta kongresuak antolatzeaz gain, trebakuntza eskaintzen du bere ezagutza-esparrutan, unibertsitatean eta graduondokoetan.
 
* '''Hizkuntza-teknologiak''': UZEI INNOBASQUEko kide da eta hainbat ikerketa-lerro ditu irekiak bere ezagutza-esparruetan (terminologian eta lexikografian).
 
[[Kategoria:Hizkuntzalaritza]]