UML profilak: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t robota Erantsia: it:Profilo UML
t Robot: Cosmetic changes
14. lerroa:
 
Lehen aipatu den bezala modeloak ondo definitutako lengoaia batean azaldu behar dira. Baina nola sortu ondo definitutako lengoaia bat? Lengoaia grafikoak adierazteko meta-modelatua erabiltzen da. OMG taldeak lau maila abstraktutan oinarritutako egitura eskaintzen digu, modelatu batean parte hartzen duten maila kontzeptualak ezberdinduz:
* M0 maila, instantziak: sistema erreala modelatzen du eta bere elementuak sistema osatzen duten instantziak dira.
* M1 maila, sistemaren modeloa: ondoren instantziatuak izango diren kontzeptuak definitzen ditu. Hau da, M0 mailako elementuak M1 mailako elementuen instantziak dira.
* M2 maila, modeloaren modeloa (metamodeloa): maila honetako elementuak modelatzeko lengoaiak dira. Adibidez, UMLren kasuan M2 mailako elementuak, “klase”, “asoziazio”,… dira. Hau da, M1 mailako elementuak M2 mailako elementuen instantziak dira.
* M3 maila, M2ren modeloa (meta-metamodeloa): maila honetako elementuak modelatzeko lengoaia ezberdinak osatzen dituzten elementuak dira. Hau da, M2 mailako elementuak M3 mailako elementuen instantziak dira.
 
M3 mailako elementuak definitzeko OMG taldeak lengoaia bat definitu du, MOF (Meta-Object Facility). Hau da, MOF modelatzeko lengoaiak definitzeko lengoaia bat da, metamodeloak definitzeko.
39. lerroa:
Atal honetan, UML profil bat sortzeko metodo posible bat azalduko dugu. Hauek dira jarraitu daitezkeen pausuak profil bat sortzerako orduan:
 
# - Hasi aurretik, beharrezkoa da gure aplikazioaren domeinuaren metamodeloa definiturik edukitzea. Existitu ezean, UMLren mekanismoak erabiliz metamodelo hau definitu beharko genuke.
# - Behin domeinuaren metamodeloa dugula, profila definituko dugu. Profilean gehitu nahi dugun metamodeloko elementu bakoitzeko <<Profile>> paketean estereotipo bat gehituko dugu.
# - Garrantzitsua da argi edukitzea metamodeloko zein elementutan aplikatu daitezkeen estereotipoak. Horrela, estereotipo bakoitza zein metaklasetan aplikatuko den definituko dugu.
# - Profileko elementuek metamodeloan dituzten atributuak balore etiketatuak bezala definitu, bere mota eta, izanez gero, hasierako balioa adieraziz.
# - Domeinuko mugaketak profilean definitu.
 
Hobeto ulertzeko pausu hauek adibide txiki bat jarriko dugu. Pentsa dezagun ordenagailu batzuk izar egitura duen egiturarekin konektatu nahi ditugula, non nodo zentralak beraien artean lotu daitezkeen. Domeinuaren metamodeloa ondorengoa litzateke: