Transakzio (informatika): berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robot: Cosmetic changes
10. lerroa:
:* '''Aldaketa bukaera''' (baieztapen partziala): Irakurketa eta idazketa eragiketak bukatu egin dira. Baina, ez du esan nahi behin-betiko aldaketa lortu denik. Konkurrentzia edo aldiberekotasun betekizunak frogatu beharra dago, non sendotasun eza bat aurkituz gero transakzioa baliogabetuko den.
:* '''Baieztapena''': Transakzioa ondo bukatu da. [[Commit]]. Baieztatutako transakzioa bukatutako transakzioa da.
:* Lehengoratzea edo '''baliogabetzea''': Ez da baieztapenik jaso. Transakzioa baliogabetzen denean gelditu eta jadanik egikaritu diren ekintzak desegin eta datu-basea hasierako egoeran utziko da. Rollback. Baliogabetutako transakzioa ere, bukatutako transakzioa da.
 
=== Ezaugarriak ===
Ingelesez ACID anglosaxoi terminoaz ezagunak dira.
:* '''Atomotasuna''' (Atomicity): Transakzioa zatiezina den eragiketa unitatea da.
:* '''Sendotasuna''' (Consistency): Datu-basearengan sortzen dituen aldaketek datu-basearen arau semantikoak bete beharko dituzte. (Transakzioen aldiberekotasunak arazoak sor ditzake)
:* '''Isolamendua''' (Isolation): Egikaritzen ari den transakzioak, behin-betiko baieztapena jaso artean, ez die beste transakzioei bere emaitzak atzitzen utziko.
:* '''Iraunkortasuna''' (Durability): Transakzioak baieztapena jaso duenean bere emaitzak iraunkorrak izango direla ziurtatu beharko da. (Memoriako datuen galera ekar dezaketen sistemako akatsei konponbidea jarriz.)
 
== Transakzio motak ==
Transakzioak sailkatzeko erabil daitezkeen irizpideak:
:* '''Banaketa''': Esparru banatu edo ez banatuetan egikari badaiteke.
:* '''Interaktibo'''a: Lan esparru interaktibo batean ematen bada.
:* '''Barne egitura''': Egitura laua edo ez laua, transakzioak azpitransakzioak izatearen edo ez izatearen arabera.
 
[[Kategoria:Datu-baseak]]