Irurita: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
15. lerroa:
== Bestak eta ospakizunak ==
Iruritako bestak [[maiatzaren 25]]ean ospatzen dira, [[Salbatore]]etan.
 
== Eraikin garrantzitsuak ==
{{Sakontzeko|:Kategoria:Iruritako eraikinak}}
* [[Gaston Iriarte jauregia]] ([[XVIII. mendea]]), XVIII. mendeko ohiko dorretxe edo jauregia, egitura horizontala du eta bere aurrealdean bi dorre ditu, [[Erratzu]]ko [[Iriarte jauregia (Erratzu)|Iriarte jauregia]] eta [[Oieregi]]ko [[Reparazea jauregia]]ren antzera. Bere aurrealdean [[Errokoko]] armarria eta familia honetako sonako itsasgizona izan zen Migel Gaston Iriarte Elizakoetxearen omenezko oroitarria daude, honek Espainiako Gudarostean teniente nagusiaren kargua izan zuelarik.
* [[Dorretxea dorrea]] edo Jauregizarre ([[XV. mendea]]), gaur egun zaharberritua dagoen [[Erdi Aro]]ko dorretxea da.
* [[Goienetxe jauregia|Goienetxe Dukeen jauregia]] edo Indakoetxea ([[XV. mendea]]). Goienetxetarren jauregia. Bere aurrealdean Goienetxe familiaren armarria du. Espainiako Errege Gudarosteen Teniente Nagusia eta Guaquiko kondea den On Joxe Manuel Goienetxe eta Peruko Erregeordetzan Arequipako Apezpiku eta [[Lima]]ko Artzapezpiku izan den Mosen Joxe Sebastian Goienetxeren omenezko [[1817]]ko bi oroitarri ere baditu.
* [[Jauregia dorretxea (Irurita)|Jauregia dorretxea]]. Harriz egindako oin laukizuzeneko dorretxea. [[2001]]ean Iruritako Udalak erosi zuen.
* [[San Salbador eliza (Irurita)|San Salbador eliza]], [[1734]]an eraikitako eraikin [[barroko]]a.
 
== Iruritar ezagunak ==