Super Nintendo Entertainment System: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t robota Erantsia: fa:سوپر نینتندو
t Robot: Cosmetic changes
1. lerroa:
'''Super Nintendo Entertainment System''' edo '''Super NES''' ('''SNES''' edo '''Super Nintendo''' bezala ere ezaguna) [[16 biteko bideojoko kontsola]] da. [[Nintendo]]k 1990 eta 1993 artean kaleratu zuen [[Ipar Amerika]], [[Europa]], Australasia ([[Ozeania]]) eta [[Hego Amerika]]n. [[Japonia]] eta [[Asia hegoekialdea]]n '''Super Family Computer''', '''Super Famicom''' edo laburtuta '''SFC''' izenarekin kaleratu zen. [[Hego Korea]]n '''Super Comboy''' deitzen zioten eta [[Hyunday Electronics]]ek banatu zuen. Orokorrean bertsio guztiak berdinak diren arren, zonalde desberdinetako bideojokoak eta kontsolak ez dira bateragarriak.
 
Super Nintendo Entertainment System Nintendok ekoitzitako mahaigaineko bigarren kontsola izan zen, [[Nintendo Entertainment System]]en ondorengoa. Super Nintendoak hainbat berrikuntza ekarri zituen irudi eta soinu arloetan.