Streptococcus pyogenes: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Josu (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
t Robot: Cosmetic changes
19. lerroa:
Bost dira ''Streptococcus pyogenes''-ek sortzen dituen patologia nagusiak:
 
* faringoamigdalitis: eztarriko infekzioak dira, kutsakorrak direnak. [[Amigdalitis]]a eta [[faringitis]]a jatorri birikoarenak izan daitezke ere, baina %30 inguru ''Streptococcus pyogenes''-ek sortutakoak dira.
 
* [[eskarlatina]], eztarriko infekzioa larruazaleko exantemarekin osatzen dena.
 
* sukar erreumatikoa, faringitis baten ondorioz sortutako gaixotasuna. Artritisa da sintoma nagusia, eta [[gaitz autoimmune]]tzat jotzen bada ere jatorri bakteriar argia du.
 
* sindrome toxiko estreptokozikoa, toxina pirogenikoak eragindakoa. Gaitz larria da, toxina hori odolaren bitartez gorputzan barrena hedatzen denean agertutakoa.
 
* [[isipula]], larruazalaren [[infekzio]] larria, [[bakteriemia]] eta beste ondorio txarrak ekar ditzakeena.
 
''Streptococcus pyogenes'' oso sentikorra da [[penizilina]]rekiko. Aipatutako gaitzak tratatzeko hori da antobiotiko erabiliena (penizilinari alergia dutenei [[eritromizina]] eman ohi zaie)