Sobietar zinema: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Orereta (eztabaida | ekarpenak)
tNo edit summary
t Robot: Cosmetic changes
9. lerroa:
Sobiet Batasuneko zinemak kronologia hau jarraitu du:
 
* 1921 – 1925: Zinema Sobietarraren sorrera eta teoria zinematografikoak landu ziren garaia. Iraultzaren menpe egiten zen zinema forma bitxien bitartez. 1925eko ''[[Potemkin korazatua]]'' (''Bronenosets Potyomkin'', [[Sergei Eisenstein]]) filma izan zen zinema ideologiko iraultzailearen eredu.
 
* 1925 – 1931/34: Soinuaren generalizazioa, nahiz eta atzeratua izan. Film zuzendari nagusiak: Eisenstein, Pudovkin eta Dovjenko.
 
* 30ko hamarkada: Heroi positiboaren inguruko Errealismo Sozialista. Ondorioz, zinema intimistagoa egiten da; korronte hau indarrean mantentzen da 60. hamarkada arte.
 
* Bigarren Mundu Gerra (1939 – 1945): Propaganda abertzalea egiteko filmak, zenbaitetan dokumental formakoak.
19. lerroa:
* Estalinismoa (1942 – 1952): Zentsura zen nagusi, onartzen diren bakarrak: militarren eginkizunak, erregimen sozialistako gizonen biografiak (pertsonalitateari gurtza) eta literaturako izen handiko lanen egokitzapenak. Atzera pausua dago eta ekoizpena gutxitu egiten da.
 
* 1953 – 1991: [[Stalin]]en heriotzaren ondoren dator, askatasun aurrerakoi garaia da: zinemagile sobietar handien memoria berreskuratzen da. Ekintzarako askatasun handiagoa bizi dute gazteek, baina SEBSeko ideologi-politiko eremuen barruan. Lehenagoko gaiak gailentzen dira: zinema humanista edota literaturako egokitzapenak – ''Guda eta Bakea'' (Vojna i Mir, Sergei Bondarchuk, 1966/67, [[Leo Tolstoi]]ren lana jarraituta).
 
== Aktore Eszentrikoaren Fabrika ==
Antzerkigintzaren eragina nabarmena da. 1921ean [[Petrogrado]]n sortzen da antzerki-laborategia, geroago zineman aplikatuko dena: F.E.K.S (Fabrika Ekstzentritxeskovo Aktjora). [[Lev Kuleshov|Lev KulexovKulexoven]]en metodo akrobatikoak eta Meyerholden biomekanikoak lantzen ziren bertan, eta artearen komedia, karikatura eta keinu-zinema praktikatzen zen.
 
Zirkuaren eragina ere bazuen eta interpretazio naturalista eta narrazio errealista baztertzen ziren eszentrizitate berritzaile, irudimenez betetakoa eta intentzionalaren alde. Proiektu hau ‘kaligarista’ espresionistei hurbiltzen zitzaien. Zinema sobietarreko sortzaile handienak eszentrismoaren esperientziatik pasako dira, nahiz eta ondoren bideratze erradikaletik askatuko diren, Vertovek egin zuen moduan.