Sealand: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Erreferentzia zerrenda
t Robot: Cosmetic changes
73. lerroa:
 
Sealanden aldarrikapena (Paddy Roy Bates eta haren familiarena, alegia), estatu independentea da, ondoko hiru baldintza hauetan oinarrituta:
# Paddy Roy Bates eta haren jarraitzaileek Roughs Tower/HM Fort Roughs okupatu zutenean, 1967an, nazioarteko uretan zegoen, Erresuma Batuaren zein beste edozein estatu subiranoren eskumenetik kanpo. Horretan oinarrituta, Sealandek de jure zilegitasuna aldarrikatzen du.
# Erresuma Batuko eta Alemaniako gobernuek Sealandekin izan dituzten harremanek haren izaera aitortzen dute de facto. Horretan oinarrituta, Sealandek de facto zilegitasuna aldarrikatzen du.
# Sealanden Erresuma Batuarekiko independentzia Auzitegi britainiar batek aitortu zuen 1968an, Roughs Tower nazioarteko uretan zegoela eta Erresuma Batuaren eskumenekoa ez zela adierazi zuenean.
 
Nazioarteko zuzenbidean, bi pentsamolde nagusi dira estatuen sorrerari dagokionez: eratzailea eta ezagutarazlea. Teoria eratzailea estatuak sortzeko eredu estandarra zen XIX. mendean. Ezagutarazlea, berriz, XX. mendean garatu zen, aurrekoaren hutsuneak betetzeko. Teoria eratzailearen arabera, estatu bat sortzen da besteek estatu izaera aitortzen diotenean. Teoria honen barruan, batzuek uste dute aitorpen horrek diplomatikoa izan behar duela, eta beste batzuek, berriz, nahikoa dela estatu izaera aitortzea. Argi eta garbi, ez dago estaturik Sealanden izaera bide diplomatikoaz aitortu duenik, baina Batesen arabera, Alemaniarekin izandako negoziazioek berez “estatu izaera aitortzea” zekarten. Estatuen teoria ezagutarazlean, entitate bat estatu bihurtzen da estatu izateko baldintza minimoak betetzen dituen unean, Montevideoko Bilkuran zehaztutakoaren arabera. Horren arabera, estatu subiranoa sortzeko betebehar bakarrak hauek dira: lurralde zehatza, biztanleria iraunkorra, gobernua eta beste estatu subiranoekin harremanetan hasteko ahalmena izatea. Betebehar horiek ez diote gutxieneko tamainarik edo kopururik bete behar, baina haien ezaugarri nagusiak hartu beharko dira kontuan.
135. lerroa:
* {{en}} [http://www.sealandgov.org Sealandeko gobernua]
{{zirriborroa}}
 
[[Kategoria:Europako geografia]]
 
{{NA lotura|he}}
{{NA lotura|zh}}
 
[[Kategoria:Europako geografia]]
 
[[af:Sealand]]