«2010eko Haitiko lurrikara»: berrikuspenen arteko aldeak

== Geologia ==
[[Fitxategi:Haiti USGS body wave moment tensor arrows.gif|thumb|left|200px|USGSren [[mekanismo fokal]]ak lurriakaren [[uhin-sismikoentzat]]. Area ilunek konpresioa irudikatzen dute eta area argien tentsioa. Iparraldea goialdean agertzen da. Geziek mugimendu sinistroa erakusten dute eta failaren planoa bi gezien arteko txuri eta beltzaren arteko elkartzen zonan dago. Mugimendu hau [[Karibear plaka]]k (hegoaldean) [[Ipar Amerikako plaka]]rekiko (iparraldean) duen ekialderantzako norabideak sortu du.]]
[[Fitxategi:Haiti fault satellite image.jpg|thumb|right|200px|Eskualdearen satelite bidezko argazkia. BehealdeanErdialdean, ezkerretik eskubira, faila nagusia ikus daiteke.]]
 
Lurrikara lehorrean gertatu zen, [[2010]]eko [[urtarrilaren 12]]an, gutxi gora bera [[Port-au-Prince]]tik 25 kilometrora eta 13 kilometroko sakoneran, arratsaldeko 16:53tan (bertako ordua). Bertan kokatuta dagoen faila sistemak [[Enriquillo-Plantain Garden faila sistema]] du izena<ref>[http://earthquake.usgs.gov/earthquakes/eqinthenews/2010/us2010rja6/#summary "Magnitude 7.0 – HAITI REGION Tectonic Summary"]. [[United States Geological Survey]].</ref> [[Mercalli intentsitate eskala]]ren arabera (MM) VII-IX intentsitateko mugimenduak egon ziren Port-au-Prince eta ingurumarietan. Beste herrialde batzuetan ere nabaritu zen. Honela [[Kuba]]ko [[Guantanamo]] hirian MM III eskala izan zeun, [[Jamaika]]ko hiriburuan MM II, baita [[Venezuela]]n eta [[Puerto Rico]]ko hiriburuetan ere. [[Santo Domingo]]n MM IIIko intentsitatea izan zen.<ref name=pager2010rja6>[http://earthquake.usgs.gov/earthquakes/pager/events/us/2010rja6/index.html "PAGER – M 7.0 – HAITI REGION"]. [[United States Geological Survey]].</ref><ref>[http://earthquake.usgs.gov/earthquakes/dyfi/events/us/2010rja6/us/index.html "Magnitude 7.0 – HAITI REGION USGS Community Internet Intensity Map"]. [[United States Geological Survey]]</ref>