«Pleiade (mitologia)»: berrikuspenen arteko aldeak

t
Robot: Cosmetic changes
t (robota Erantsia: af:Plejade (mitologie))
t (Robot: Cosmetic changes)
[[Greziar mitologia]]n, '''Pleiadeak''' ([[greziera]]z Πλειας Pleias, "asko", Πλειάδες Pleiades, "Pleioneren alabak" edo Πελειαδες Peleiades, "[[uso]]en alabak"), [[Atlas (mitologia)|Atlas]] [[titan]]a eta [[Pleione]] itsas ninfaren zazpi alabak ziren, [[Zileno]] mendian jaioak. [[Kalipso]], [[Hiante]], [[Hiade]] eta [[Hesperide]]en ahizpak dira. Zazpi Hiadeekin batera, Atlantide, Dodonide edo [[Nisiade]]ak deituak ziren, [[Dioniso]] jainko umearen haurtzain eta irakasleak. Pleiadeak, Artemisa jainkosaren segizioko ninfak ziren, jainkosaren ehizarako zaletasun bera zuten, eta, jainkosa bezala, birjina mantentzen saiatzen ziren.

Nolabaiteko eztabaida dago "Pleiade" izenari buruz. Lehen, euren ama Pleioneren izenetik zetorrela onartzen zen. Baina litekeenagoa da πλεϊν hitzetik etortzea, "nabigatu" esan nahi duena, [[Pleiadeak (astronomia)|izen bereko izar multzoa]], gauez ikus baitaiteke [[Mediterraneo Itsasoa|Mediterraneo ItsasoItsasotik]]tik udan, maiatza erdialdetik azaro hasierararte, antzinaroan, nabigazio denboraldiarekin bat zetorrena. Etimologia hau, antzinakoek onartu zuten, [[Vergilius]] horien artean ([[Georgikak]] i. 136-8).

Pleiadeek, berebiziko erakargarritasuna izan behar zuten, [[olinpiar jainko]] garrantzitsuenetako batzuk ([[Zeus]], [[Poseidon]] eta [[Ares (mitologia)|Ares]] barne), zeruko zazpi ahizpa horiekin harreman sexualak izan baitzituzten, horietatik, zenbait seme-alaba jaio zirelarik.

* [[Maia (mitologia)|Maia]], zazpi Pleiadeen artean nagusiena, [[Hermes]] jainkoaren ama izan zen [[Zeus]]ekin.
* [[Zeleno]], [[Liko]]ren ama izan zen Poseidonekin
* [[Altzione]], Likorekin, [[Hirieo]]ren ama izan zen.
* [[Elektra (mitologia)|Elektra]], [[Dardano]] eta [[Iasion]]en ama izan zen Zeusekin
* [[Esterope]], [[Enomao]]ren ama izan zen Aresekin
* [[Taigete]], [[Lazedemon]]en ama izan zen Zeusekin
* [[Merope]], jainkoekin harremanik izan ez zuen Pleiade bakarra izan zen.

Pleiadeen [[izar multzo ireki]]an, zazpi izarretatik seik baino ez dute biziki dizdira egiten. Zazpigarrenak, Meropek, oso ahul dizdira egiten du, betierekotasun osorako, hilkor batekin harremanak izanaz lotsatuta baitago. Mitoren batzuk, dizdira egiten ez duen izarra, Elektra dela diote, Dardanoren heriotzagatik dolu seinale bezala, beste bertsio gutxi batzuk, dizdira egiten ez duen izar hori, Esterope dela dioten bitartean.

Atlas, bere gainean, mundua eraman behar izateaz behartua izan ondoren, [[Orion (mitologia)|OrionOrionek]]ek, bost urtez jazarri zituen Pleiadeak, eta, azkenean, Zeusek, lehenik uso eta, ondoren, izar bihurtu zituen, euren aita kontsolatzeko. Esaten denez, [[Orion konstelazioa]], oraindik ere, gaueko zeruan Pleiaden atzetik ari da. Istorioaren beste bertsio batzuen arabera, zazpi ahizpek euren buruaz beste egin zuten, euren aitari gertatu zitzaionagatik oso triste baitzeuden, edo baita euren ahizpa Hiadeen galeragatik. Honen ondoren, Zeusek, zerura igoz, hilezkortu egingo zituen.

[[Hesiodo]] olerkari greziarrak, zenbait alditan aipatzen ditu Pleiadeak [[Lanak eta egunak]] izeneko bere lanean. Pleiadeak, nagusiki, udako izarrak direnez, argi nabarmentzen dira antzinako nekazal egutegian. Hona hemen Hesiodoren aholku bat:

{{esaera2|Eta nahiak, itsaso ekaitztsuetan nabigatzera bazaramatza

Pleiadeek Orion boteretsuagandik ihes egiten dutenean

eta sakontasun lainotsuetan hondoratzen direnean

eta haize ekaitztsu guztiek orro egiten dutenean

ez jarraitu, orduan, zure itsasontziarekin itsaso ilunean

baizik eta, eskatzen dizudan bezala, lurrean lan egin zazu