Olio-pintura: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
t Robot: Cosmetic changes
3. lerroa:
'''Olio-pintura''', edo soilik '''olioa''', pigmentu eta [[olio]]z osatutako nahastea darabilen [[margolaritza]] teknika da. Teknikaren hastapenetan [[linazi]]-olioa erabili ohi zuten. Askotan berau [[pinu]]-[[erretxin]]a edo [[intsentsu]]arekin batera irakiten zuten, [[berniz]] izena jaso duen osagaia osatuz. [[Lo-belar]]raren, [[intxaur]]raren edo [[kartamo]]aren olioak ere erabilik izan dira, sikatze-denborak, distira eta kolorazioak bestelakoak izanik. Hartara margolariek lortu nahi duten efektuaren araberako olioaren hautua egingo dute. Mendebaldeko [[Afganistan]]en erabili zituzten aurrenekoz, V. eta IX. mendeetan; dena den, olio-pinturen erabilera XV.enean bilakatu zen arrakastatsu, hasi [[Herbehereak|Herbereetan]] eta Europako gainontzeko herrialdeetara [[Pizkunde]] garaian erabat zabalduz, [[tenpera]] ordezkatzera ailegatu arte.
 
== Teknikak ==
 
Erabilera ohikoan lehenengo eta behin artistak [[ikatz-ziri]]az irudiaren [[zirriborro]]a osatuko du oihal gainean. Olio-pintura trementina-olio, linazi-olio, [[alkohol mineral]] zein beste [[disolbatzaile]] batzuekin nahastu ahal da. Jarraian artistak, pintura erabiliz, irudia kapak osatuz itxuratuko du. Lehortzea egokia izateko, goiko aldean ezarritako kapek behekoek baino olio kantitate handiago izango dute; horrela egiten ez bada, hau da, goiko kapetan olioa eskasagoa bada, pintura arrakalatu eta zimurtuko da.
Badira bestelako teknikak ere olio-pinturarekin lan egiteko, argizaria, erretxinak eta bernizak erabiliz hain zuzen. Horrela eginda, margolariak lanaren gardentasuna, distira zein trinkotasuna ñabartu ahal ditu, eta bai pintzelkadak ageriago edo ezkutuago agertu ere.
 
11. lerroa:
 
== Adibideak ==
<center>
{{Galeriako mezua}}
37. lerroa:
</gallery>
</center>
 
 
 
 
 
[[Kategoria:Margolaritza-teknikak]]