Lucio Battisti: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
An13sa (eztabaida | ekarpenak)
t Robot: Cosmetic changes
36. lerroa:
Urte arrakastatsu horren amaieran, Lucio Battistik ''Mi ritorni in mente'' abestia kaleratu zuen, [[blues]] giroa eta kritikaren arabera “pucciniar” kutsua zuen orkestrazioa batzen zituena. Urte berean, bere lehen albuma plazaratu zuen, ''Lucio Battisti'' izenburu soilarekin, gaur arte ospe gehien lortu izan duten abestiak biltzen dituena.
 
==== [[1970]]: Mogolekin elkartzearen arrakasta ====
Lucio Battistik [[1970eko hamarkada]]ko lehen urteetan lortu zuen arrakasta eta osperik handiena. Haren albumek lehen postua lortu zuten [[1971]], [[1972]], [[1973]], [[1975]], [[1976]], [[1977]], [[1978]] eta [[1980]]ko salmenta-indizeetan; gainera, 1973. urtean, Italiako diskogintzaren historian inork lortu ez zuena eskuratu zuen: lehen eta bigarren postua zerrendetan, ''Il mio canto libero'' eta ''Il nostro caro angelo'' abestiekin.
 
45. lerroa:
Luciok Mogolek idatzitako “sentimenduz beteriko kantak” abesteko zuen era iraultzailea zen tradizioaren ikuspegitik. Abeslarien eta kantagileen konpromiso politikoak nagusitzen ziren garaia zen hura eta gainbeheran zegoen sentimenduez eta maitasunaz kantatzea; hala ere, Battistik joera horien aurka egin zuen eta amodiozko kantei xarma berezia eman zien.
 
=== 1971: Diskoetxeekin lanean ===
Urte horretan, Luciok ''Dio mio no'' izeneko diskoa plazaratu zuen, atzeko aldean ''Era'' abestiaren bertsio berri batekin; [[RAI]]k, Italiako irrati eta telebista kate publikoak, Lucioren diskoa zentsuratu zuen esangura erotikoa zuelakoan, hori zela eta telebista saioetan Luciok gitarrarekin abestiaren hasiera besterik ezin zuen jo.
Bitartean, Mogol-Battisti “kantagile bikoteak” zerrendetako lehen postuetan jarraitzen zuen, beti ere hiru arrakasta hauei esker: ''Amor mio'', Minak kantatua, ''Amore caro amore bello'', Bruno Lauziren eskutik eta ''Eppur mi son scordato di te'', Formula Trek abestua.
 
''La canzone del sole'' abestia [[1971]]. urtearen amaieran plazaratu zen; kanta honek Italiako musikaren historian aztarna ezabaezina utzi zuen eta aldi berean Mogol-Battisti bikotearen irudiaren ikono bilakatu zen.
 
=== 1972-1973: Ospearen eta disko salmentaren une gorena ===
 
“Il mio canto libero” diskoa [[1972]]an plazaratu zen eta [[1973]]ko urtarrilean lortu zuen zerrendetako lehen postuetara heltzea eta baita hamaika astez irautea ere; Luciok kantagintzan lortu zuen arrakastarik ezagunena da. Disko horretan ''Io vorrei… non vorrei…ma se vuoi'' kanta ospetsua ageri zen, geroago [[David Bowie]]k "Music is lethal" izenburuaz ingeleseratu eta [[Mick Ronson]], haren gitarra-jotzaileak grabatu zuena.
 
Urte bereko azaroan “Il nostro caro angelo” izeneko album berria kaleratu zuen abeslariak: Il mio canto libero izenekoarekin antzekotasun eta simetria handia zuen, hori zela eta batzuek haren jarraipen edo osagarritzat interpretatzen zuten. Egiatan, Mogolek berak esandakoaren arabera, Il nostro caro angelo albumari izen hori ematen dion abestiak Eliza Katolikoarekin zeuden liskarrekin zentzu kritikoa zuen.
 
=== [[1976]]-[[1977]]: Publikoari/ Entzuleei agurra ===
 
Lucio Battisti, ''la batteria, il contrabbasso, eccetera'' izeneko albuma 1976an plazaratu zen eta harrera beroa izan zuen ''Ancora tu'' izeneko abesti nagusiarekin.
Diskoak arrakasta izugarria izan zuenez atzerrian ere kaleratu zen: abestia Battistik berak kantatu zuen ingelesez ''Baby it’s you'' izenburuarekin baina arrakastarik handiena gaztelaniazko bertsioarekin lortu zuen, ''De nuevo tu'' lanarekin hain zuzen. Berri harrigarri birekin bukatu zen 1976ko urtea; Battisti ezkondu egin zen eta albiste horrekin batera bizitza publikotik erretiratuko zela ezagutzera eman zuen.
 
=== 1978- 1980: Azken arrakastak eta Battisti-Mogol bikotearen gainbehera ===
 
Mogol-Battisti bikotearen gainbehera 80ko hamarkadaren hasieran kaskartu eta haien arteko lotura hausten hasi zen. Luciok Mogolekin batera egindako azken lana [[1980]]ko otsailean argitaratu zen, ''Una giornata uggiosa'' izenekoa.
 
=== 1980: Mogolen elkarlanaren haustura ===
 
Hausturaren zergatien inguruan gauza asko esan ziren arren, beharbada Lucio eta Mogolen arteko ezberdintasun artistikoa izan zen arrazoirik pisuzkoena banatzeko. Mogol mundu poetikoari eta zehaztutako parametro sendoei ainguratua zegoen, Battisti ordea berrikuntzak egiteko, esperimentatzeko eta bere burua hobetzeko gogo bizia zuen.
72. lerroa:
 
 
=== 1981-1985: ''E già'' albuma eta Panella ezagutzea ===
 
''E già'' albuma 1982ko irailean plazaratu zen eta Lucio beraren emazteak, Grazia Letizia Veronesek, Velezia izengoitiarekin idatzi zituen abestien hitzak. E già albuma balio musikalagatik baino Battistik helarazi nahi zuen mezuagatik izan zen gogoratua: goitik beherako aldaketa eman zela eta ezer ez zela lehen bezala izango.
Lucio [[Adriano Pappalardo]]rekin aritu zen elkarlanean 1983an ''Oh! Era ora'' albuma burutzen eta diskoa bidean zegoen momentu horretantxe ezagutu zuen Pasquale Panella.
 
=== 1986-1994: Panellarekin elkarlanean ===
 
Lau urtez ezer plazaratu barik egon ondoren, 1986an Pasquale Panellaren -kantagintzan esperientzia zuen olerkaria- elkarlana ziurtatu eta disko merkatura itzuli zen ''Don Giovanni'' albumarekin; une horretatik aurrera Luciok bi urtero plazaratu zituen diskoak.
 
=== 1994-1998: Azken urteak ===
 
Azken lana plazaratu zenetik [[1998]] urte tragikora arte Lucioren eta Mogolen arteko hurbiltze musikalaren inguruan zenbait zurrumurru zabaldu ziren baina inoiz ez ziren egiaztapen sendotzat jo.
Bizitza publikotik aldendu zuen gaixotasun bat pairatu ondoren hil zen Lucio Battisti 55 urte zituela, [[Milan]]go San Paolo ospitalean 1998ko irailaren 9an.
 
=== Battistiren berrikuntzak ===
 
Lucio Battisti [[Italia]]ko musika garaikidean aztarna esanguratsua utzi duen abeslaria izan da.
Battistiren kantatzeko modua berezia zen jakinduriaz moldatu baitzituen Italiako usadio tradizionalak eta itsasoaz bestaldeko doinu berritzaileak bai [[Rhythm & Blues]]a bai Disco musika bere ahots urratuarekin.
 
== Diskografia ==
 
=== Albumak ===
# [[1969]] – Lucio Battisti (album)|Lucio Battisti
# [[1970]] – Emozioni (album)|Emozioni