«Keroneako gudua»: berrikuspenen arteko aldeak

t
Robot: Cosmetic changes
No edit summary
t (Robot: Cosmetic changes)
== Guduaren deskribapena ==
Mazedoniar armadaren erdialdea eta eskuineko alboa, falangeak eta aliatuek (euren aldeko greziarrak) osatzen zuten, Filipo eta [[Parmenio]]ren agindupean. Ezkerrekoa, Alexandrok eta honen [[hetairoi]] zalditeriak zuzentzen zuen. Greziar armadan, atenastarrak ezkerreko hegalean jarri ziren, eta tebastarrak eskuinekoan, honen muturrean, [[Tebaseko Batailoi Sakratua]] zegoelarik. Hauen aurrean, Alexandroren hetairoi zalditeria zegoen. Filipok, bere jendea mugitu zuen, atenastarrei aurre eginez, eta, ondoren, erretiratzeko keinua egin zuen. Une egokian, gelditu, biratu eta atenastar jazartzaileei aurre egin zien hauek ustekabean hartuz. Filipok hau egiten zuen bitartean, bere semea, parean zuen batailoi sakratuaren aurka joan zen, garaitu eta greziar armadaren eskuineko hegala suntsituz. Atenastarrek, ihes egin zuten, eta, tebastarrak, erabat garaituak izan ziren.
 
 
[[Kategoria:Antzinako Greziako guduak]]