«Katalina Eleizegi»: berrikuspenen arteko aldeak

t
Robot: Cosmetic changes
t (Katalina_eleizegi.jpg fitxategia kendu da, EugeneZelenko(e)k Commonsetik ezabatu baitzuen.)
t (Robot: Cosmetic changes)
Umetan gaizki sendatutako hotzeri baten ondorioz, arnas hartzeko arazo kronikoak izan zituen bizitza osoan. Eguraldi lehorragoen bila, barrualdeko herri askotan bizi izan zen: hasieran Donostian bere gurasoenean, baina gero, Euskal Herriko beste herri batzuetara joan zen bizitzera. [[Iruñea]]n, [[Auritz]]en eta [[Madril]]en bizi izan zen, eta gaztaroan bidaia asko egin zituen, Gipuzkoan eta Nafarroan barrena batez ere.
 
Bere bizitzaren aldi luzeena, azken hogeita hamar urteak, hain zuzen, [[Lizarra]]n pasatu zuen: [[Espainiako Gerra Zibila| Espainiako gerra zibilaren]] hasieratik hil arte han bizi izan zen, Txapitel kaleko lehen zenbakiko bi oineko etxean: goiko oinean, etxebizitza zegoen, eta han izan zituen Katalinak alokatuta bere logela eta egongela txiki bat; beheko oinean, berriz, etxe jabeen Etxegoien ehorztetxea zegoen.
 
Irakasle ikasketak egin zituen Burgosen, eta lan egin zuen [[Oiartzun]]en, [[Bidania]]n, [[Amasa]]n eta [[Ituren]]en, baina osasun arazoek eraginda, Lizarrara erretiratu zen, klima lehorragoaren babesera.
Bizitza osoan arnas arazoak izanik, bere beldurra zen asmak eragingo zila heriotza, baina ez zen hala izan: ahoko infekzio larri baten aurkako botikak eragindako erreakzio batez hil zen, hirurogeita hamalau urte zituela.
 
== Kritikak ==
Bere garaian oso harrera beroa izan zuten bere lanek kritikari eta ikusleen aldetik. Besteak beste, [[Toribio Altzaga]]k oso harrera beroa egin zion ''Garbiñe'' obraren estrainaldiari, ''El Liberal Guipuzcoano'' egunkarian, 1917ko abenduaren 24an: «Eleizegi'tar Katariñe andereñoa; goi-goitik dabillen antzerki lana osotu digu, ospe aundiko teatrugilleak ere doi-doi gainditzen dituzten uarri ta eragozpideak ederki azpiratuz».
 
Hiru ekitaldiko drama historikoa da. Katalina Eleizegi bera hil eta gero antzeztua izan zen, baina ez da inoiz argitaratua izan. Antzezlan honetan [[Katalina Erauso]] moja alferezaren biografia kontatzen da. Erauso familiaren etxean hasten da, Donostiako mojen komentuan jarraitu eta Mexikon, azteken herrian amaitu. [[Kristautasun|Kristau erlijioa]] eta [[azteka|azteken erijioa]] agertzen dira.
 
== Eskuizkribu argitaragabeak ==
'''[[Brujaseko harilkia]]''' ([[1960]])