Katabolismo: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t robota Erantsia: nl:Katabolisme
t Robot: Cosmetic changes
10. lerroa:
== Motak ==
Erreduzitzen den substantziaren izaeraren arabera, bi katabolismo-mota bereiz ditzakegu:
* [[Hartzidura]]: erreduzitzen den [[molekula]] beti organikoa da.
* [[Arnasketa]]: bertan konposatu ez-organiko bat da erreduzitzen dena. Arnasketa aerobikoa izango da baldin eta konposatu hori [[oxigeno]]a bada, eta arnasketa anaerobikoa izango da substantzia hori oxigenoa ez den besteren bat bada.
 
== Katabolismoak ==
20. lerroa:
Animalien [[glukogeno]]a eta landareen [[almidoi]]a [[glukosa]]-erreserbak dira. Glukosaren degradazio osoak, bere energia guztiaren aprobetxamendua lortu arte, bi fase ditu: glukolisia eta arnasketa.
* [[Glukolisi]]a: Oxigenorik gabe, [[zitoplasma]]n gertatzen den prozesu bat da, eta zenbait erreakzio kimikoz osatua dago. Glukolisiaren azken errendimendu energetikoa ondoko hau izango da: kontsumitutako bi ATP molekula, lau sintetizatuk kontsumituak; hau da, guztira bi ATP molekula lortzen dira. Gainera, bi [[NADH]] eratzen dira (ahalmen erreduktorea).
 
* [[Arnasketa]]: Glukolisitik datorren [[pirubiko]]ak bere degradazioarekin jarrai dezan, [[mitokondria]]n sartu behar du. Bertan gertatzen da arnasketa. Bi urrats bereiz ditzakegu:
** [[Krebs zikloa]]: zortzi erreakzio kimikoz osatutako zikloa da. Bere balantze energetikoa bi [[GPT molekula]] sortzea da, energian aberatsak diren loturekin. Gainera, ahalmen erreduktore handia duten molekulak lortzen dira, NADH eta [[FADH]]z esate baterako.
** Kate elektroi-garraiatzaile: Krebs ziklotik lortutako NADH eta FADHz kate elektroi-garraiatzaile edo arnas kate batean sartzen dira. Kate horretan, [[elektroi]]ak molekula erreduzitu batetik beste molekula oxidatu batera pasatzen dira, azken hartzaileraino. Azken hartzailea oxigeno molekularra izango da, eta erreduzitzean ura sortuko du. Prozesu horretan, fosforilazio oxidatiboa, lortutako energia ATParen sintesian erabiliko da. Mitchellen hipotesi kimiosmotikoak azaltzen du hori guztia. Katean sartuko den NADH bakoitzeko hiru ATP lortuko dira, eta FADHz bakoitzeko bi ATP.
 
=== Lipidoen katabolismoa ===
52. lerroa:
 
Hartzidura mikroorganismoetan gertatzen da ([[bakterio]]etan eta zenbait [[legamia]]tan). Prozesu kataboliko horretan, elektroien azken hartzailea molekula organiko bat da. Gainera, prozesu horretan ez du arnasketa-kateak parte hartzen. Hori dela eta, prozesu anaerobiko bat da, ezin baita aireko oxigenoa erabili azken hartzaile gisa. Errentagarritasun energetikoa oso txikia da, prozesu aerobiko batekin alderatuz gero. Azken produktuaren izaeraren arabera ondoko hartzidura-mota hauek bereiz ditzakegu:
* Hartzidura alkoholikoa: ''[[Saccharomyces]]'' generoko zenbait legamiak azido pirubikoa [[etanol]] eta [[karbono dioxido]] bilakatu dezakete.
* Hartzidura laktikoa: oxigenorik gabeko zenbait animalia-zelula [[gihar|muskularretan]] eta zenbait [[mikroorganismo]]tan gertatzen da, eta azido pirubikoa [[azido laktiko]] bilakatzen da.
* Hartzidura butirikoa: bakterio anaerobikoek egiten dute. Garrantzitsua da, lurreko landare-[[hondakin]]ak deskonposatzen laguntzen duelako.
* Ustel-hartzidura edo usteltzea: proteina-izaera duten substratuen degradazioa, gaizki usaintzen duten azken produktu organikoak sorrarazten dituena.
 
== Ikus, gainera ==
* [[Anabolismo]]
* [[Metabolismo]]
 
[[Kategoria:Katabolismoa]]