John Hughes: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
t Robot: Cosmetic changes
3. lerroa:

== Biografia ==
13 urterekin [[Chicago]]ko iparraldera mugitu zen bere familia eta bertan pasa zuen, gerora, bere bizitzan hainbesteko garrantzia izango zuen High School garaia. Bere film ezagunenak Shermeren gertatzen dira, hain zuzen ere bere gaztaroko Skokie, Winnetka edo Glencoe herrien ezaugarriak biltzen dituen fikziozko herrian.

Hughes-ek beti ukatu du bere High School garaiak traumatikoak izan zirenik, baina ez dugu sinesten. Bada ¨zerbait¨. John Hughes-en filmak izan ziren lehenak, ordura arte bigarren mailan geratzen ziren pertsonai ergel eta ¨xelebreak¨ protagonista gisa hartzen zituztenak. ¨Outsider¨ kontzeptua ulertzeko modu berri baten sortzailea da Hughes. [[Marlon Brando]]k antzezten zituen borrokalari marjinal ederretatik edan beharrean, bere filmetako errebeldeak inork erreparatzen ez dituen gazte itsusi, alboratu eta ¨arraroak¨ dira.

John Hughes 20 urte zituenean ezkondu zen Nancy-rekin. Unibertsitatea utzi zuten eta lanbide ezberdinetan aritu ziren. Stand-up comedy-etarako gidoiak idazten hasi zen eta berehala lortu zuen arrakasta gidoilari gisa. Zinerako gidoiak idazten hasi zen segidan baina ez zen batere gustura geratzen bere istorioen zine moldaketekin eta Nancyrekin (beti izan du Nancy bere alboan) batera bere gidoi bat ekoiztu eta zuzentzeko abenturari ekin zion.

== Ibilbide zinematografikoa ==
80. hamarkadako AEBtako gazteria inork ez bezala islatu zuen John Hughes-ek. ¨Teen¨ komedia-dramaren sortzailea izan zen eta genero honen kontzeptuaren arkitektoa izan zen. 1985. urteko “The Breakfast Club” da hau guztiaren adibiderik handiena eta ziurrenik bere filmik mitikoena. Hughes-ek gainera zinea modu globalean ulertzen du. Gidoilari, ekoizle eta zuzendari gisa egin du lan.

== Aktore eta zinegile belaunaldiak ==
John Hughes-en filmak belaunaldi oso batentzat ikur izan ziren. Eta aktore belaunaldi berri batek ere lehen aukera izan zuen. Gauza bitxia gertatu zen aktore ia guzti horiekin, Hughes-en ¨desagerpenarekin¨ batera, apurka-apurka haiek ere desagertu egin ziren. Izen hauetako gehienek ez digute inongo pistarik ematen, baina gure memorian gordeak ditugu telebistan behin eta berriro ikusi ditugun Molly Ringwald ilegorria, Matthew Broderick, Brad Packer, Anthony Michael Hall, Jhon Capelos, Andrew McCarthy edo eta Jon Cryer bezalakoen aurpegiak.

Bestetik, bere zinearekin hazi zen zine zuzendari belaunaldi oso batek asko zor dio John Hughes-i: Ben Stiller, Judd Apatow, Wilson anaiak, Wes Anderson… asko dira. Kevin Smith zuzendariak deskribatzen du lau lerrotan John Hughes-ek bere bizitzan izan zuen eragina: << Gure garaiko J.D. Salinger da. Belaunaldi oso bat ukitu eta gero desagertu egin zen. Berarengatik izango ez balitz nik ez nuke zinea egingo. Oinarrian, nire filmak, “fuck” hitzez beteriko Jhon Hughes-en filmak dira>>.
20. lerroa:
Zine sarrerekin soilik 1,5 bilioi dolarretik gora egitea lortu zuen zuzendari batek zergatik uzten du bat batean bere lana? Hollywoodeko historian apenas gertatu da halakorik. Ametsen fabrikaren burtsan askori gertatzen zaio bere ¨kotizazioa¨ jaisten joatea, guztiz desagertzeraino. Jakina da unibertsoan izar ugari desagertzen dela egunero.

Oso bestelakoa da ordea John Hughes-en kasua. [[Greta Garbo]]k bere garairik onenean utzi zion filmak egiteari. [[James Cagney]]k ere, 60 urterekin, eta mahai gainean proiektu ugari zituela, erretiratzea erabaki zuen New York estatuan zuen arrantxora joateko.

John Hughe-ek, 89an eman zuen elkarrizketa batetan argi azaldu zuen: “Nire ahotsa galtzen dudanean jakingo dut garaiz erretiratzen”. Askok esaten dute gauza bera baina oso gutxik betetzen dute emandako hitza.

John, Nancy eta seme-alabak, Chicago iparraldera itzuli ziren eta bertan, hiru kilometro karratu dituen paisaia menditsu batean etxea eraiki eta bertan bere bi zaletasun nagusiei eskaintzen die denbora gehien: eskia eta arrantza. Besterik gabe, eta modu xumean, inork gutxik lortzen duena lortu du Hughes-ek. Ametsetako fabrika utzi zuen amets gaiztorik izan gabe.

== Filmografia ==
“Sixteen Candles” (1984)

“The Breakfast Club” (1985)

“Weird Science” (1985)

“Ferris Bueller's Day Off” (1986)

“Planes, Trains & Automobiles” (1987)

“She's Having a Baby” (1988)

“Uncle Buck” (1989)

“Curly Sue” (1991)

“Pretty in Pink” (1986)

“Home alone” (1990).

== Musika John Hughes-en filmetan ==
Garaiko musikaren ezaguera eta gustu ona erakutsi zuen beti. Adibide batzuk:

- “Pretty in Pink”. [[The Psychedelic Furs]]. (Pretty in Pink)

- “Don´t you (Forget about me)”. [[Simple Minds]]. (The Breakfast Club)

- “Apron Strings”. [[Everything but the girl]]. (She´s having a baby)

- “Elegia”. [[New Order]]. (Pretty in pink)

- “Please, please, please let me get what I want”. [[The Smiths]] (Pretty in Pink).

- “Mess Around”. [[Ray Charles]]. (Planes.trains and automobiles).

- “Can´t help falling in love”. [[The Tins]]. (Some kind of wonderful).