Andre Mariaren Jasokundearen eliza (Markina-Xemein): berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Bot: Adding {{Atari|Euskal Wikiatlasa|Euskal Herriko Wikiatlasa}}
t Robot: Cosmetic changes
17. lerroa:
Fabrika osoa [[kareharri]] gris argikoa da eta barrualdea zarpeatua eta margotua dago.
 
Erdiko zutabeen gainera doa gangen zama, gainetik kateatuz doazen [[arku (arkitektura)|arkuarkuen]]en bitartez, zuzenean, zutabeek ez baitute kapitelik. Gangetako arkuak pixka bat zorrotzak dira. Hormetako euskarriak [[mentsula|mentsulen]] bitartez egiten dira.
 
Gurutze-gangak alboetako nabeetako lehenengo hiru tarteunetan daude eta erdiko nabeko lehenengo bietan. Hala ere, koroan eta koruaren aurreko ganga nagusian marrazkia konplexuagoa da.
23. lerroa:
Beheko koruak gurutzeria sinplea dauka erdiko tarteunean eta ganga baidak alboetan.
 
=== Kanpoaldea ===
 
Kanpoaldea bolumen trinkoa eta horizontala da, [[piramide]] itxurako pinakuluetan errematatuta dauden [[hormabular]]rek apur bat aldatuta. Aurreko ikuspegia [[abside]]ari dagokio, eta atzekoa dorreari. Ikuspegi biek ez dute aldatzen erdiguneko pertzepzio trinkoa, absideak [[nabe]]ak duen garaiera berbera baitauka eta dorreak harri-mota aldatu egiten baitu azkeneko tarteunean.
35. lerroa:
Barruan, hilerrira doazen kontrahormen arteko horma zulatuz Gaitan Aiala kapera dago. [[Erdi puntuko arku]]a, eta bi gorputz horizontaleko eta hiru bertikaleko burdinsarea dauzka. Aro modernokoa da.
 
== Erretaula nagusia ==
[[ImageFitxategi:Markina, Santa María de la Asunción interior.JPG|right|thumb|320px|Aldarea eta erretaula nagusia.]]
 
[[Erretaula]] nagusia [[plateresko]]-[[pizkunde]]koa da, XVI. mendeko bigarren laurdenekoa (1526-1530<ref>[http://www.kultura.ejgv.euskadi.net/r46-4874/eu/contenidos/informacion/retablos_b/eu_1546/rutab1r_e.html Kultura saila]</ref>). Erretaula bera Joan Aialak egina bide da, eta eskulturak Diego Ruizek, nahiz eta Beaugranten, Martin Basaberen eta Jose Arrokiaren ekarpenik ere baden. Kaletan antolaturik dago: hiru kale eta lau kalearte, zutabe bana alde banatara. Tarteko kaleek kale nagusien gainean egiten dute aurrera. Behetik gora, berriz, bankua eta lau atal, eta atikoa guztiaren buru.
 
Egituraren nondik norakoak, goitik beherakoan, kaleak banatzen dituzten zutabeek zehazturik daude, eta horizontalean, berriz, atal bat eta bestea banatzeko [[erlaitz]] eta [[taulamendu]]ek. Bankuko zutabeak [[korintiar ordena|korintiarkorintiarrak]]rak dira; [[fuste]]aren beheko herena apaindurik daukate; eta erretaularen goiko mailetan, ordena bat baino gehiago daukate gainjarririk; hor goran, fuste zilindro-itxurakoak eta [[balustra]]dunak ageri dira, batean bat bestean bestea. [[Txirla]] bana dago etxetxo gehienen gainean, eta, goiko aldean, txirla itxurako [[frontoi]] bat [[kalbario]]aren alde banatara. Erretaula oso apaindurik dago. Harpe-itxurako apainketak dira: fantasiazko animaliak, aingeruak, pitxarrak eta hainbat landare-mota. [[Sagrario]]a erretaula baino geroagokoa da, hobi erakusle modukoa da, oina erdizirkulokoa, zutabe batzuk ditu alde banatara, eta puntu erdiko arku bat dauka goran amaieran. Gainean, erdiko kalean, antzeztoki barrokoa daukagu, Jose Arrokiak egina. Hor dago Xemeingo Andre Mariaren irudia.
 
Ikonografia dela-eta, erretaula honek ere ''donanteen'' tradizioari eusten dio. Bankuan dauden beste honako lau eszena hauekin batera: "Jesus hil dela-eta negarrez", "Jesusen bihotza", "Maria Magdalena" eta "Jesukristo tenplura azaldu zenekoa". Tarteko kaleetan, lau ebanjelistak, [[apostolu]]ak eta herrian gurtzen diren hainbat santu. Kaleetan, berriz, hara zer ageri den: lehen ataleko albokoetan, "Arantzezko koroa jarri ziotenekoa" eta "Kalbarioko bidean lurrera erori zenekoa"; bigarrenean, "Jaiotza" eta "[[Erdainkuntza]]"; eta "Deikundea" eta "Garbikundea" hirugarrenean. Markina-Xemeingo Ama Birjinaren hobi [[barroko]]ak lehenengo bi atalak betetzen ditu. Gainean, "Pietatea" eta "Jasokundearen" irudi gotikoa, XV. mendekoa. Azkenik, atikoan, kalbario bat guztiaren buru.
52. lerroa:
{{Ondasun erreferentzia}}
 
== Ikus, gainera ==
* [[Jasokunde#Heriotza_eta_ZeruratzeaHeriotza eta Zeruratzea|Jasokundea]]
 
== Kanpo loturak ==