Istari: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Xabitxu (eztabaida | ekarpenak)
Orrialde berria: '''Istariak''' (singularrean Istar) Tolkienen legendarium ospetsuko fikziozko pertsonaiak dira. Valarrek Eguzkiaren Hirugarren Aroan arraza askeei Sauronen aurka...
 
t Robot: Cosmetic changes
1. lerroa:
'''Istariak''' (singularrean Istar) [[Tolkien]]en [[legendarium]] ospetsuko fikziozko pertsonaiak dira. [[Valar]]rek [[Eguzkiaren Hirugarren Aroa]]n arraza askeei [[Sauron]]en aurkako borrokan lagun ziezaieten [[Erdialdeko Lurraldea|Erdialdeko LurraldeLurraldera]]ra bidali zituzten [[maiar]] batzuk ziren. Ithryn ere deituak (singularrean Ithron) [[sindarin]]ez, arruntkiago azti bezala ezagutuak izan ziren.
 
== Kideak ==
Bost izan ziren Erdialdeko Lurraldera bidalitako Istariak:
 
* Alatar, [[azti urdinak|azti urdinurdinetako]]etako lehena, Ekialderantz joan zirenak eta Erdialdeko Lurraldearen istorioetan azaltzen ez direnak euren izenengatik ezik. Bere [[quenya]]zko izena Morinehtar zen.
* [[Gandalf]], Erromes Grisa edo Mithrandir. Bere quenyazko izena Olorin zen, "ameslaria" edo "pentsalaria" esan nahi duena.
* Pallando, beste azti urdina. Romestamo zen bere quenyazko izena.
* [[Radagast]] nabarra. Aiwendil zen bere quenyazko izena, hegaztien laguna esan nahi duena.
* [[Saruman]] Zuria. Curunir bezala ere ezagutua. Bere quenyazko izena Curumo zen, trebea esan nahi duena.
 
== Historia ==
[[Eguzkiaren Hirugarren Aroa|Eguzkiaren Hirugarren AroAroko]]ko 1000. urte inguruan iritsi ziren eta Erdialdeko Lurraldean agertu zirenean eurentzat urteak oso motelki igarotzen ziren agureak ziruditen.
 
Erdialdeko Lurraldeko biztanle gutxik ezagutzen zuten Istarien benetako izaera eta askok [[elfo (Eraztunen Jauna)|elfo]] edo [[gizaki (Eraztunen Jauna)|gizaki]] jakintsuak zirela uste zuten. Euren jatorria eta betebeharra gora-behera, Istariek giza sentimenduak izan zitzaketen. Honela, Gandalfek oso maite zituen [[hobbit]]ak, beste batzuk giza sentimendu negatiboagoak sentitzen zituzten bitartean, gutizia, jelosia edo botere nahia kasu.
 
Saruman zen euren artean boteretsuena eta [[Kontzilio Zuria]]ren buru. Eguzkiaren Hirugarren Aroko 2759. urtean [[Rohan (Eraztunen Jauna)|Rohan]] eta [[Gondor]]reko gobernariek [[Isengard]]en ezartzera gonbidatu zuten. Saruman jakintsua zen botere eraztunen artean, eta pixkanaka eraztunen desiraren ondorioz eta Sauronek [[Orthanc]]eko [[palantir]]raren bidez zuen eragin zuzenaren ondorioz usteltzen joan zen. Azkenik, erabat usteldua izan zen eta Sauronen aliatu bihurtu zen [[Eraztunaren Gerra]]n [[Ent]]ek eta Gandalfek garaitu zuten arte, honek makila apurtu eta Kontzilio Zuritik bota zuelarik. Saruman beranduago hilko zen bere zerbitzarietako bat zen Grima Suge Mihiren esku, [[Eskualdea (Eraztunen Jauna)|EskualdeaEskualdean]]n [[eraztun bakarra]] suntsitua izan ondoren.
 
Eraztunaren Gerran Gandalf izan zen herri askeen buru hauek Sauronen aurka lortu zuten garaipenean. Sauron suntsitua izan ondoren Gandalfek Erdialdeko Lurraldea utzi zuen Itsaso Handia zeharkatuz eraztunaren eramaleekin eta azken elfoekin batera.
27. lerroa:
Bost Istarietatik, soilik Gandalfek bete zuen bere lana:
 
* Sarumanek eraztun bakarra gutiziatu zuen eta horregatik huts egin zuen.
* Radagastek interes gehiegi izan zuen animali eta hegaztiei buruz, eta, aldiz, bere betebeharra zen Sauronen aurka borrokatzea alde batera utzi zuen.
* Alatarrek eta Pallandok, aldiz, ekialderantz oso urrun bidaiatu zuten eta ez ziren sekula itzuli, eta Tolkienek berak dioen bezala "huts egin ote duten beldur naiz".
 
[[Kategoria:Eraztunen Jauna]]
 
[[bg:Истари]]
51 ⟶ 53 lerroa:
[[th:พ่อมด (มิดเดิลเอิร์ธ)]]
[[tr:Istari]]
 
[[Kategoria:Eraztunen Jauna]]