Isidro Larrañaga Akordeoi Orkestra: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
t Robot: Cosmetic changes
2. lerroa:
 
== Historia ==
* Isidro Larrañaga Belokik sortu zuen [[1980]]. urtean.
 
* 25 partaidez osatuta dago, beraien adina 14 eta 35 urte bitartekoa delarik. Gehienak goi mailako musika ikasketak burutzen ari dira eta gainontzekoek aipatutako ikasketak amaitu dituzte.
 
* Orkestra [[Araba]], [[Bizkaia]], [[Gipuzkoa]] eta [[Nafarroa]]ko herrialde ezberdinetan kontzertuak eskeiniz eman zen ezagutzera duela 21 urte.
 
* [[1985]]eko [[apiril]]ean [[Frantzia]]tik bira egin zuen arrakasta handia lortuz. [[Maiatz]]ean [[RTVE]]-ko ''"Gente Joven"'' saioan emanaldi bat eskeini zuen.
 
* [[1987]]an, bigarren orkestra bat sortu zen 9 eta 15 urte bitarteko musika ikasle gazteek osatua. Gaur egun 25 musikari inguruz osatuta dago, Isidro Larrañaga Morenoren zuzendaritzapean.
 
* Bestalde, 1987 - [[1989]] bitartean, [[Eusko Jaurlaritza]]ko Kultura Sailak, [[Nafarroako Gobernua]] eta [[Gipuzkoako Foru Aldundia]]ren laguntzaz antolatutako zenbait jaialdietan parte hartu zuen.
 
* [[1988]]an RTVE-ren ''"Por la Mañana"'' eta [[ETB]]-ren ''"Iñigo En Directo"'' saioetan emanaldi ezberdinak eskeini zituen.
 
* [[1989]] urteko azaroan Mutzig-go hiri frantziarrean ospaturiko ''"XVI Acordion International Gran Prix"''-ean parte hartu zuen, lehen saria eta urrezko domina lortuz, bide batez nazioartean ezagutzera emanik.
 
* [[1997]]an, 2 orkestrek Bischwiller hiri frantziarrean ospatutako ''"XVII Acorcion International Gran Prix"''-ean parte hartu zuen, zegokien mailetan zilarrezko domina eskuratuz.
 
* [[1998]]an, [[Italia]]ko "Castelfidardo Nazioarteko Akordeoi Sari Nagusian" hartu zuen parte, bertan ere zilarrezko domina lortuz.
 
* [[2000]]n, [[Geneva]]ko hiri Suitzarrean ospatutako ''"XVIII Acordion International Gran Prix"''-ean parte hartu zuen, urrezko domina lortuz.
 
* [[2001]]ean, "Kantabriako X. Nazioarteko Akordeoi Lehiaketan" parte hartu zuen, lehen saria eta urrezko domina erdietsiz.
 
* [[2002]]an, bi orkestrek hartu zuten parte "Kantabriako XI. Nazioarteko Akordeoi Lehiaketan" zegokien mailetan lehen saria eta urrezko domina irabaziz.
 
* [[2003]]an, bi orkestrak "Kantabriako XII. Nazioarteko Akordeoi Lehiaketan" lehiatu ziren, bertan gazteenek lehen postua eta urrezko domina lortu zituzten, helduen orkestrak bigarren postua eta zilarrezko domina lortzen zituen bitartean.
 
* [[2004]]ko [[abenduaren 3]]tik [[abenduaren 12|12ra]], Orkestrak [[Austria]]ko hiru hiritan ([[Innsbruck]], [[Salzburg]] eta [[Viena]]) zenbait kontzertu eskeini zituen arrakasta handia lortuz.
 
* [[2007]]ko [[maiatz]]ean, hainbat kontzertu eskeini zituen [[Galizia]]n, ikusleen partetik aklamatua izanez. [[Urri]]an, orkestrak ''"Prague Harmonica Days"'' izeneko lehiaketa internazionalean lehen saria lotu zuen. Kategoria altuenean hartu zuen parte, 7 aurkariren lehiatuz, eta 25 puntutik 23,8 eskuratuz. Epaimahaiak ''"Outstanding"'' ("Nabarmena") kalifikazioa eman zion.
 
* Gaur egun, Isidro Larrañaga Morenok zuzentzen du orkestra, estilo ezberdinak interpretatuz jarraitzen dute kontzertu ezberdinak eskainiz.
 
 
== Ikus, gainera ==
* [[Orkestra]]
 
== Kanpo loturak ==
* [http://www.akordeoiak.tk Isidro Larrañaga Akordeoi Orkestra]
 
[[Kategoria:Musika|Isidro Larrañaga Akordeoi Orkestra]]