Inperio kolonial: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robot: Cambios triviales
t Robot: Cosmetic changes
13. lerroa:
[[Britainiar Inperioa]] [[inperialismo]] garaia baino lehenago existitzen zen, [[Espainiar Inperioa]]ren gainbeheratik, baina eskala txikiago batean. Hurrengo hauek ziren [[Erresuma Batua]]ren menpean zeuden lurraldeak gainerako potentziek [[kolonialismo|kolonizazio]] prozesua hasi baino lehen, [[1850]]. urtean:
 
* Merkataritza eskalak mundu osotik (aurreko mendeetan zehar sortutakoak, [[Gibraltar]] eta [[Korfu]] esaterako)
* Merkataritza puntuak [[Afrika]]ko kostaldean.
* Landaketarako koloniak ([[Honduras]], [[Antillak]] eta [[Guiana]])
* Emigrazio zuriako koloniak. ([[Kanada]], [[Australia]], [[Zelanda Berria]], [[Hego Afrika]], etabar)
* Ustiaketa koloniak ([[India]], [[Ekialdeko Indien Konpainia]]k ustiatuta)
 
Urte batzuk geroago, [[1876]]. utean, [[Erresuma Batua]]k 22,5 milioi [[kilometro karratu]] zituen [[kolonia]]k gehituta. [[Inperio]]a handituz joan zen [[XIX. mendea]]ren amaiera arte eta [[XX. mendea]]ren hasieran 33,5 milioi [[kilometro karratu]] eta 400 milioi biztanle edukitzera ailegatu arte. [[Inperio]]ak zituen [[kolonia]] hauek [[Erresuma Batua]]k itsas merkataritzan zuen hegemonia mantentzea ahalbidetu zioten, bertatik inportatzen baitzituzten metropolian kontsumitzen ziren lehengai asko; [[kotoi]]a, [[te]]a, [[tabako]]a, [[gatz]]a, [[metal]]ak, eta abar.
26. lerroa:
[[Britainiar Inperioa]] oso handia izan zen, lehen ikusi den moduan, eta horregatik lurraldeak antolatzeko modu ezberdinak izan zituen. Ondoren [[Erresuma Batua]]k [[kolonia]]k antolatzeko izan zituen bi modu garrantzitsuenak aurkeztuko dira:
 
# Menpeko lurraldeak: Lurralde hauek biztanleria zuriaren ehuneko handia zuen, gehiengoa [[Erresuma Batua]] bertatik emigratutakoa. Lurralde hauek bere erakunde propioak zituzten eta barruko politikan ia guztiz askeak ziren, Koroako ordezkari bakarra baitzuten metropoliaren eragin moduan. Batzutan hauek euren [[Parlamentu]]a edukitzera ailegatu ziren. Baina kanpoko politikari begira metropolia zen aginte osoa zuena. Hala eta guztiz ere [[Batzar Inperiala|Batzar Inperialen]] bidez, [[Erresuma Batua|Erresuma Batuko]] Lehen Ministroa eta menpeko lurraldeen ordezkariak batzen zituztenek, kanpoko politikaren ardatz nagusiak adosten ziren hauek kolonien kontra joan ez zitzaten. Lurralde hauek ([[Kanada]], [[Australia]], [[Zelanda Berria]] eta [[Hego Afrika]]) independentzia lortu eta gero [[Erresuma Batua]]rekin lotura sinboliko bat edukitzen jarraitu zuten “[[Commonwealth|British Commonwealth]]” zeritzonean parte hartuz.
# Ustiaketa [[kolonia]]k: Hauek [[Asia]] eta [[Afrika]]ko koloniek osatzen zuten batez ere. Metropolia lehengaiez hornitzen zuten eta ez zuten inolako askatasun politikorik. Hauetako batzuk hasiera batean lagunarte ekonomiko handiengatik administratuak izan ziren, baina geroago metropoliak kontrolatu zituzten zuzenki. Mota honetako lurralderik garrantzitsuena [[India]] izan zen. Hau hasieran [[Ekialdeko Indien Konpainia]]k ustiatu zuen, baina gero [[Erresuma Batua|Britainiar]] Gobernuak hartu zuen lurralde aberats honen administrazioa. [[India]]k [[Ingalaterra]] [[kotoi]]z, [[gari]]z, [[te]]z, [[olio]]z eta hainbat lehengai mineralez hornitzen zuen. Baina ustiaketa [[kolonia]]k mantentzeak [[Erresuma Batua]]ri erantzukizun handiak ekarri zizkion eta merkataritzarako azpiegiturak eraikitzeko beharra eragin zuen, trenbideak, portuak edo [[Suezeko Kanala]]ren eraikuntza esate baterako.
 
== Frantziar Inperioa ==