«Erromatar hiri»: berrikuspenen arteko aldeak

t
Robot: Cosmetic changes
t (Robot: Cosmetic changes)
* Akueduktuak hiriak hornitzeko erabiltzen ziren. Ura beherantz joaten saiatzen zen grabitatearen indarraz baliatuz eta horrela presio handia eduki zezan. Hiriaren kanpoaldean amaitzen zen akueduktua eta ura urtegi batzuetan pilatzen zen, nondik hiri osoa hornitzen zen. Drainaje sistema baten eta, zeramikazko eta berunezko hodien bitartez heltzen zen ura etxeetara eta iturrietara. Gainera igarotzen giltzak jartzen ziren hornikuntza ixteko.
* Galtzada-sare handiak ziurtatzen zuen hirien arteko eta metropoliaren eta gainerako hirien arteko komunikazioa. Hasieran galtzadak armadak eginak ziren joan-etorriak errazteko. Baina denboraren poderioz, merkataritza eta hirien sorkuntzak galtzada gehiago egitea eragin zuten. Galtzadak lerro zuen bat jarraitzen zuten, hiri batetik bestera modu zuzenean joateko. Galtzadak lau geruzez eginda zeuden: lurraren gaineko lehenengo gainazala lurrez eta harriz nahasturik egin zegoen; honen gainean harri, errekarri eta mortairuzko konposaketa bat jartzen zen; hirugarrena lokatz, zementu eta buztinezko adreilu zatizkoa zen; eta azkenekoa harrizko galtzadarriz eginda.
* Zubi bikainak eraiki ziren galtzada haietan. Zubiak bere kalitate, tamaina eta arkuen formagatik hoberenak izan ziren.
 
== Ikus, gainera ==