«Hermilio Alcalde del Río»: berrikuspenen arteko aldeak

t
Robot: Cosmetic changes
(Orrialde berria: '''Hermilio Alcalde del Rio''' (Villamediana, Palentzia, 1866-Torrelavega, Kantabria, 1947), ia 50 urtez, Torrelavegako Arte eta Lanbi...)
 
t (Robot: Cosmetic changes)
 
== Biografia ==
Hermiliok, bere aktibitate arkeologikoa, [[1902]]an hasi zuen, [[Augusto González de Linares]]ekin [[Altamirako leizea|Altamirako leizeleizera]]ra joan zenean. [[1903]]an, bere kabuz, [[labar-pintura]]dun [[Kantabria]]ko leize ugariren aurkikuntza hasten du, horien artean, [[Hornos de la Peñako leizea]], [[Covalanaseko leizea]], [[La Hazako leizea]], [[Santianeko leizea]], [[La Clotildeko leizea]], [[La Meazako leizea]] eta [[El Pendoko leizea|El Pendoko leizeleizeko]]ko labar grabatuak.
 
[[Asturias]] ekialdean ere lan egin zuen, non [[El Pindaleko leizea|El Pindaleko leizeleizeko]]ko, [[Mazaculos IIko leizea|Mazaculos IIko leizeleizeko]]ko, [[El Quintanaleko leizea|El Quintanaleko leizeleizeko]]ko eta [[La Lojako leizea|La Lojako leizeleizeko]]ko pintura eta grabatu multzoak eta [[Peña Manileko Gaztelua|Peña Manileko GazteluGazteluko]]ko indusketa aurkitu zituen. [[Hugo Obermaier]] eta P. Wernertekin batera, [[La Pasiegako leizea]]ren mendebaldeko zatia, C galeria aurkitu zuen [[1911]]n. Hermilioren ikerketak emandako informazio kopurua, ikaragarria da, baina, honetaz gain, [[1906]]an, ''[[Santanderreko probintzia]]ko historiaurreko leizeetako grabatu eta pinturak: Altamirako leizea, Covalanaseko leizea, Hornos de la Peñako leizea, El Castillo leizea'' argitaratu zuen, eta, aurrerago, ''Les cavernes de la région cantabrique (Espagne)'' bezalako beste argitalpen batzuetan parte hartu zuen, [[Henri Breuil]] eta Lorenzo Sierrarekin batera. Azken lan honek, gaur egun, [[Kantauriar Eskualdea|Kantauriar EskualdeEskualdeko]]ko paleolitoko labar arteari buruzko funtsezko lan bat izaten jarraitzen du.
 
Alcalde del Riok, [[Rasines]]eko [[Haraneko leizea]], [[Hornos de la Peñako leizea]] eta El Castillo leizea bezalako paleolitoko aztarnategiak industu zituen, lanok, [[Alberto I.a Monakokoa]]k eta [[Paris]]eko ''Institut de Paléontologie Humaine''k finantzatuak izan zirelarik.
 
[[Lehen Mundu Gerra]]ren hasieraren ondorioz, Alcalde del Riok bere lan arkeologikoa utzi zuen. Alcalderen erretiroarekin eta Institut de Paléontologie Humaineren lanen gelditzearekin, Kantabriako historiaurreko ikerketa, ia erabat geldi egon zen [[1950eko hamarkada]] ondo sartu arte.
 
[[Kategoria:Arkeologoak]]
[[Kategoria:Kantabriarrak]]
[[Kategoria:1866ko jaiotzak]]
[[Kategoria:1947ko heriotzak]]
 
[[es:Hermilio Alcalde del Río]]
[[pt:Hermilio Alcalde del Río]]
 
[[Category:Arkeologoak]][[Category:Kantabriarrak]][[Category:1866ko jaiotzak]][[Category:1947ko heriotzak]]