Euskal Herriko historiaurreko zeramika: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Agur (eztabaida | ekarpenak)
Orrialde berria: Zeramika aurrehistoria garaitik egiten den artisautzatariko bat dugu. Lehen euskal zeramika neolitoan K. a. 3. milurtekoan, eman zen beste kulturetan pasatu zen bez...
(Ez dago alderik)

17:30, 1 otsaila 2010ko berrikusketa

Zeramika aurrehistoria garaitik egiten den artisautzatariko bat dugu. Lehen euskal zeramika neolitoan K. a. 3. milurtekoan, eman zen beste kulturetan pasatu zen bezala eta Abeltzantza eta nekazaritzatik lotutako produktuak gordetzeko beharretik sortu zen.Iberiar penintsulan baino pixkat beranduago eman zen zihurrenik kaikuak bezelako egurrezko ontziak erabiltzeko ohitura zegoelako.

Lehengaia ingurunetako buztina izaten zen, hasieran landugabea eta denborakin prozesu ezberdinetatik pasatzen zuten emaitza hobeak lortzearren.


Leizetako zeramika

 
Arraultz formako ontzia inzisioz eginiko apainketa geometrikoarekin
 
Maskorrekin egindako dekorazioa
 

Leizeak etxebizitza zein ehorzketarako erabiltzen ziren eta forma eta tamaina ugari zituztelarik. Bertan zeramika ontziak toki ezberdinetan aurkitu dira, barrualdean, erdialdean zein sarreran. Lehen garaietako zeramika akatsez betea zen (lehengai eta teknika primitiboengatik) eta honek itxura lakarra ematen dio.

Erabilitako buztina landugabea izaten zen orokorrean zikinkeri eta ezpurutasun ugariekin, nahiz eta batzutan eta denborakin batez ere, buztin finagoak erabili.

Teknikari dagokionez, pastillajea izeneko teknika zen ohikoa (buztin zatiak gehituz ontzien paretei), gutxi batzan landare fibra egindako saskiak molde bezela erabiltzen zirelarik.

Tipologiari dagokionez, aniztasuna haundia dago aurkitutako ontzietan. Gehienak globo edo oboide formakoak eta tamaina ezberdinetakoak dira. Denborarekin eta formak konplexuagoak diren einean lepoa gehituko zaie ontziei. Hormetan zein oinaldean zuloak dituzten ontzi asko aurkitu dira garai hauetakoak. Esnea eta bestelako edarien azalpenarekin lotzen dira, irazkin itxurako ontzi hauek.

Apaiketari dagokionez, gehienetan maskorren inpresioa, lineal zein puntako arraildurak erabiltzen zituzten. Hauek material ezberdinekin egiten ziren buztina oraindik hezea zegoelarik.

Trikuharritako zeramika

 
Ontzi kanpaiforme baten kopia, Museo Arqueológico Nacional (Madrid)

Euskal Herrian trikuharriak oso ugariak izan ziren eta hilobiraketak egiteko erabili ziren. Euskal lurraldeetan aurkitu izan direnen gehiengoa, %70a, 700-1200 metroko altueran kokatuak eta irregularki banatuta daude. Forma eta egiturak orokorrean sinpleak izanagatik badira konplexuagoak ere, irekiak, itxiak, laukizuzenak, poligonalak, kamara soilik edo korredorearekin,... Tamainari dagokionez, zonalde altuetan, jende gutxi bizi den herrixken inguruan kokatuta daudenak, txikiak dira populazio haundiagoa daukaten komunitateekin alderatuz (non 2 metrotako altuera izatera iristen diren). Orokorrean, kamararen luzeera zabaleraren bikoitza izan zitekeen. Megalitoen barruan hileta altxorrak aurkitu dira eta hauen artean zeramikako ontziak.

Lehengaia zikinkeri askoz betetako eta erdizka landutako buztina da eta leizetako piezetan bezela denborarekin kalitate hobeagokoak erabiliko dira. Ontziak eskuz egiten ziren pastillajez eta aurkitutako lanetan ikusten den bezala torno antzeko sistema bat erabiliz.

Formari dagokionez, bi garai bereizi behar dira. Lehenengoa, aurrekanpaiforme bezela ezagutzen da eta arraultz formakoak, irekiak eta oinarri hemisferikoa eta itxia eta oinarri lauak dira ugarienak.

Bigarrena kanpaiformea bere izenak esaten duen bezela kanpai formakoak izateagatik nabarmentzen dira. Azken hauek buztin landuagoa eta dekorazio ezpezifiko bat erabiltzen zuten. K.a.tik 2.milurtekoan hasi ziren eta bere desagerketa ontzigintza aurreratuago bat azaldu zenenan eman zen.

Burdin aroko euskal zeramika

K.a.ko 1000. urtean kokatzen gara. Klima aldaketa zela eta bi gertaera garrantzitsu aipatu behar dira. Alde batetik tribu europearren etorrera eta bestetik gizonak kobazuloak utzi zituen eta zelaietan etxeak egin zituzten. Momentu honetan bariedade, kalitate zein kantitateak gorantz egin zuen. Apainketak ere konplexuagoak eta ikusgarriagoak ziren. Beti ere lehenagotik egiten ziren ontzi xumeak egiten utzi gabe. Buztina landuagoa erabiltzen zuen, purifikazio prozesu batetik pasatzen zituzten. Buztin gehienak ilunak ziren baina kolore argiagoko buztin finak ere erabili ziren. Teknikari dagokionez eskuz zein torno mantsoarekin egiten zuen lana. Egosketa prozesua ere hobetu egin zen tenperatura gehio lortzean ontzien kalitatea hobetuz. Ordurarte erabili zituzten formekin jarraitzeaz aparte, berriak ere landu zituzte. Arraultz formakoak ziren nagusienak eta asko lepodunak ziren. Apainketan egin ziren aldaketarik haundienak. Ordurarteko apainketa xumeak orain konplexutasun haundiago izango dute eta bost taldeetan banatzen dira: inzisio, exzisio, inpresio, erliebea eta kromatikoa (azken hauek oso gutxi).

Zeramika zeltiberiarra

 
Zaragozako museoan dagoen ontzi zeltiberikoa

800.urtea inguruan iritxi ziren zeltak penintsulara Europa erdialdetik. Prduan bertan zegoen herri iberoarekin elkartzean zeltibero izenez ezagutzen diren tribuak sortu ziren. Ez dago argi Euskal-Herrian izan zuten eragina, baina hegoaldean zenbait arrastro aurkitu izan dira, nahiz eta eragin hau etzen haundiegia izan eta beti azpimarratu behar da lehenagoko kulturak zeltiberikoa irentsi zuela. Araban aurkitutako ontziak inportatu egin zirela pentsatzen da baina ezin daiteke ez zirela bertan egindakoak. Teknikoki ordurarte egiten zirenak Euskal-Herrian baino hobeak ziren. ------ tetik hartutako eraginagatik ziurrenik. Buztinak nahiko fiank ziren eta egosketa ere ezagutzen zena baino hobea zen. Torno azkarra erabili zuten eta forma aldetik bariedade haundia zegoen. Apainketari dagokionez kolorearen erabilera nabarmena da bai motibo geomitrikoetan zein figuratiboetan (fitomorfo, zoomorfo zein antropomorfoak).