«Fermín Calbetón»: berrikuspenen arteko aldeak

t
Robot: Cosmetic changes
t (Erreferentzia zerrenda)
t (Robot: Cosmetic changes)
'''Fermin Kandido Kalbeton Blanchon''' ([[Donostia]], [[1853]]ko [[irailaren 4]] - [[Madril]], [[1919]]ko [[otsailaren 4]]), [[Espainia]]ko [[politikari]] [[liberal]] bat izan zen XIX. eta XX. mende bitartean. Donostiako Parte Zaharreko ''Puiuelo kalean'', gerora bere izena eramango zuen horretan, jaio zen. Bere aita ere politikaria izan zen eta bere aita, [[Joaquin Kalbeton Legarra]], Donostiako alkatea ere izan zen epe labur batez.
 
== Karrera politikoa ==
 
[[Zuzenbide]]an lizentziatua, [[La Habana]]ko unibertsitatean katedradun izan zen 1882-1886 urte bitartean. Bertan, [[Matanzas]]eko diputatu ere hautatu zuten. [[Euskal Herri]]ra itzulita, 1887an Itsasosteko ministerioko zuzendari eta Donostiako diputatu hautatu zuten. 1898an Gipuzkoako senatari izendatu zuten eta 1903. urtetik aurrera biziarteko senatari kargua hartu zuen. [[1910]]. urtetik aurrera Sustapen ministro kargua hartu zuen. Ogasun ministroa ere izan zen beranduago denbora labur batez, kargua hartu eta bi hilabetera hil baitzen. [[Pio X]].aren garaian Espainiako enbaxadore izan zen [[Vatikano]]n.<ref>[[Irutxuloko hitza]], 2009ko urriaren 11, 2. orrialdea.</ref>
 
== Erreferentziak ==
 
{{erreferentzia zerrenda}}