Estigia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t robota Aldatua: is:Styx
t Robot: Cosmetic changes
1. lerroa:
[[FileFitxategi:Doré - Styx.jpg|thumb|'''Estigiako bidaia''', [[Gustave Doré]]rena. 1861]]
[[Greziar mitologia]]n, '''Estigia''' edo '''Estige''' ([[antzinako greziera]]z Στύξ Stýx, στυγέω stugéô [[aditz]]etik, "gorrotatu"), [[ozeanide]] bat zen, [[Ozeano (mitologia)|Ozeano]] eta [[Tetis]]en alaba, edo [[Higino]]ren arabera, [[Erebo]] eta [[Nix]]ena. Greziar mitologiako behe mundua zen [[Hades]]eko ibai baten pertsonifikazioa zen.
 
9. lerroa:
[[Zeus]]ek berak, [[Semele]]ri, honek eskatzen zuena emango ziola zin egin zion, eta, honela, jainkoen erregea, bere dizdira osoan agertzera behartua izan zen, bere erremediorik gabeko heriotzak jaurtitzen zituen tximistak eraginez. [[Helios]]ek ere, [[Faeton]]i, honek nahi zuena emango ziola esan zion, eta honek, eguzkiaren jainkoaren gurdia garraiatzea eskatu zuen, ondoren, bere bizitzarekin amaituko zuena. Esaten zenez, [[Aloadak|Aloadek]], Estigiak eginiko zin bat hautsi zuten, eta ereduzko zigor bat onartu behar izan zuten: bizkarra bizkarraren aurka itsatsiak geratzea, haizena eta ilunpean.
 
Elezaharrak, Estigiak, bertan sartzen zen edozein gorputz atal hilezkor bihurtzen zuela ere badio. Honela, [[Tetis (nereida)|TetisTetisek]]ek, bere seme [[Akiles]] bainatu zuen ibaian, eta honek hilezkortasuna eman zion, orpoan izan ezik, bere amak, gorputz atal honetatik eutsi baitzuen ibaian sartu zuenean, eta, honela, bere puntu ahul bakarra bihurtu zena.
 
Ibai bezala, Estigia, bizien mundua eta hilen mundua, Hadesaren arteko muga zen, azken hau, bederatzi aldiz inguratzen zuelarik. Estigia, [[Flegetonte]], [[Akeronte]] eta [[Kozito]] ibaiak, Hadesaren erdian elkartzen ziren, [[zingira]] handi bat eratuz. Modu herrikoian, Estigia, batzuetan [[Karonte]]k eta besteetan [[Flegias]]ek gidatutako txalupa batetan zeharka zitekeela uste zen, baina, iturri klasiko gehienek, lehenak, Akeronte ibaia, eta, bigarrenak, Flegetonte ibaia zeharkatzen zuela diote.