Skinhead: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Orereta (eztabaida | ekarpenak)
→‎Kanpo loturak: dossier mehatxugarria kendu
No edit summary
4. lerroa:
 
== Historia ==
Skinhead mugimendua [[Britainia Handia]]n sortu zen, [[1960ko hamarkada]]ko krisi ekonomikoaren testuinguruan. Mugimenduko kideak langile auzoetako gazteak ziren, asko eta asko immigrante [[jamaika]]rren seme-alabak. [[Antillak|Antilletatik]] etorritako neska-mutil beltz horietako asko ''rude boy'' kale-leinukoak ziren, eta skinhead kulturan eragin zuten. Mugimendua [[kultura]]la zen batez ere, eta estetika eta [[musika]] jakin bat entzutean oinarritzen zen, berezko ezaugarri politiko jakinik gabe. Zehazki, [[mod]] mugimendu estetikoaren erradikalizazioa ziren, eta [[ska]], [[rocksteady]] eta [[reggae]] musika entzuten zuten.
 
[[1970eko hamarkada]]n, baina, elementu [[faxista]]k ([[National Front]] alderdi [[Ingalaterra|ingelesa]], adibidez) skin mugimendua bereganatzen saiatu ziren, skinhead-ak betirako zatituz.
 
Gaur egun joera oso desberdinak daude skinhead izenaren atzean. Alde batetik, skin [[antifaxista]]k daude, [[komunista]]k zein [[anarkista]]k bilduz. Hauek [[RASH]] (Skinhead Gorri eta Anarkistak) edo [[SHARP]] (Aurreiritzi Arrazialen Aurkako Skinheadak) taldetantaldeetan bildu ohi dira. Lehenek jarrera ideologiko anti[[kapitalista]] argia defendatzen duenduten bitartean, bigarrenek antifaxismoa eta antirrazismoa azpimarratzen dute. Bestetik, skin [[arrazakeria|arrazista]] edo neonaziak daude. Skin antifaxisten ustez hauek ez dira skinheadak, skin mugimendua [[etnia]] nahasketatik (ingelesen eta jamaikarren seme-alabak) sortutako langile -mugimendua baita, eta ''bonehead'' deitzen diete neonaziei. Skin neonazien nazioarteko talde nagusiak ''Hammerskins'' edo ''Blood & Honour'' bezalako erakundeen inguruan elkartzen dira.
 
== Musika ==
Skinhead mugimenduarekin [[Oi!]] musika lotu ohi da, [[punk]]aren eboluzio gisa hartu ohi den [[musika]] estiloa, eta. [[Ska]] eta [[Reggae]] estiloak ere bereganatu zituzten, ezaugarri bereziak emanez.
 
== Kanpo loturak ==