Delfosko orakulua: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t bezela -> bezala
t Robot: Cosmetic changes
61. lerroa:
''Altxor'' deitutakoak (θεσαυρυς) kapera txikiak ziren, non [[exboto]]ak eta dohaintzak gordetzen ziren. Azken hauek, sarri, oso aberats eta baliotsuak izaten ziren, benetako bitxiak. Honako kapera guzti hauek existitzen zirela ezagutzen da:
 
* Sirakusako altxorra
* Zireneako altxorra
* Knidoko altxorra
* Sifnoseko altxorra
* Sizioneko altxorra (oso garrantzitsua)
* Tebaseko altxorra
* Korintoko altxorra
* Etruriarren altxorra
* Atenastarren altxorra (zaharberritu den bakarra dena)
 
Apoloren tenpluaren aurrealdean zabaltzen zen terrazan zegoen sakrifizioen aldarea. Gainera, antzoki bat eraiki zen ([[K. a. IV. mende]]an), baita 7000 pertsonarentzako tokia zuen estadio bat ere, pitiar jokoetarako (azken hau [[K. a. 582]]an). [[Hipodromo]] bat ere bazegoen, oraindik aurkitu ez dena.
76. lerroa:
 
=== Jainkoak ===
* '''Apolo Pitio''' santutegiko jainko nagusia zen. Baina, neguko hilabeteetan, [[Dioniso]] jainkoak hartzen zuen protagonismoa, Apolo iparraldeko paradisura joaten baitzen. Arrazoi honegatik, apainketa ezberdina egin zen tenplu handiko [[tinpano (arkitektura)|tinpanoetan]]. Ekialdeko tinpanoan, '''apoloren hirukoa''' zizelkatu zen (Apolo, Artemisa eta [[Leto]], eta, mendebaldekoan ''tiasoa'', Dionisoren gurtza ospatzen zuten fededunen biltzarra zena.
 
* '''Atenea Pronaia'''ren santutegia Marmariako terrazan zegoen, behealderantz. Pronaia hitzak, "tenplua baino lehen dagoena" esan nahi du. Terraza hontan, doriar ordenako bi tenplu zeuden: bata [[Atenea]]ren omenezkoa eta beste bat [[Artemisa]]ren omenezkoa, altxor eolikoa ere bazegoen (Massaliako altxorra deitua, gaur egun [[Marsella]]) eta doriar altxorra. Eraikin hauekin batera, han bertan, [[K. a. IV. mende]]ko [[tholos]]a zegoen. Honen hondakinek oraindik zutik diraute.
 
* [[V. mende]]an zehar, [[Asklepio]] medikuntzaren jainkoaren gurtza ezarri zen.
 
=== Onfalosa ===
112. lerroa:
Exbotu eta ofrenda ekarpenak, gehi altxorren eraikuntza garai honetan zehar, oso handiak izan ziren:
 
* ''Sifnoseko altxorra'' [[K. a. 525]]. urtean, [[Gnido]]koak bezalako [[kariatide]] erraldoiekin. Aro arkaikoko apaindura eta maisulanak, [[Gigantomakia]] irudikatzen duten erliebeekin. Sifnos, [[Delos]] uhartearen inguruan dagoen uharte greziarretako bat da, Antzinatean, uharte sakratua izan zena. Esaten denez, uharte honek urre meatzeak zituen, eta hondamendi baten ondoren urpean geratu ziren.
 
* ''Atenaseko edo atenastarren altxorra'': [[Maratongo gudua]]ren ondorioz eskainia, garrantzitsuena izatera iritsi zen. Atenasek, ondoren, arkupe bat eskaini zuen, Mikalako itsasmuturrean pertsiarren aurka lortutako garaipena oroitarazteko, eta, [[K. a. 468]]an, palmondo bat urrezko datilekin eskaini zuen, Zimon buruzagi militarrak, Milziadesen semeak, pertsiarren aurka Eurmidonte ibaiaren itsasoratzean lortutako garaipenaren ondoren. Altxor honetan, ''Pitaida''ri erreferentzia egiten dion testuari buruzko epigrafia ikus daiteke, atenastarrek Delfosera bidaltzen zuten prozesio bat zena, Parnaso mendiaren tokiren batetan gertaturiko gertaeraren bat oroitarazteko. Diotenez, toki horretan, tximista bat erori zen jainkotiar seinale bezala. Historia guztia harrian idatzia dago Apolorentzako ereserki bezala, musika oharrekin lerroen artean.
[[Fitxategi:aurigadelfoslou.jpg|thumb|200px|right|[[Delfoseko auriga]], museoan erakusten dena.]]
* [[K. a. 480]]an, Gelon izeneko Gela eta [[Sirakusa]]ko tiranoak, kartagoarrak garaitu zituen Himera izeneko hirian, [[Sizilia]]n. Esker on bezala, orakuluari, tripode bat urrezko [[Nike (mitologia)|Nike]] (garaipena) batekin eman zion.
 
* Polizalos (edo Polyzelos) printze siziliarrak, urte batean Pitiar Jokoetan irabazi zuen. Garaipen honen ondoren, Delfoseko santutegiari, oso handia izan behar zuen [[kuadriga]] bat eman zion. Kuadriga honetatik, [[1896]]an aurkitua izan zen [[auriga]] ospetsua kontserbatzen da.
 
=== Hondamendiak K. a. IV. mendean ===
Mende honetan zehar, Delfoseko santutegiari batere onik egin ez zioten hondamendi batzuk gertatu ziren:
 
* [[K. a. 373]]an, [[Alkmeonidas]] familiak eraikitako tenplua suntsitu zuen lurrikara bat gertatu zen.
 
* [[K. a. 356]]tik [[K. a. 346]]ra bitartean, hirugarren gerra sakratua gertatu zen, eta, horien ondorio bezala, suntsipena eta kalte konponezinak gertatu ziren. Foziarrek, tesaliar, beoziar eta [[Mazedoniako Filipo II.a]]ren aurka borrokatu zuten, Delfoseko orakuluarekiko nagusitasuna lortzeko asmoz. Gerra hainbeste kostatu zitzaien, santutegiko altxorrik hoberenak bereganatu zituztela. Urrea eta zilarra urtu zuten, eta, emaitza horrekin, euren soldaduei ordaindu ahal izan zieten. Baina, handik gutxira, Filipo II.ak toki sakratuko autoritate osoa bereganatu zuen, eta foziarrak, hauek lapurtutako guztia dohaintzetan itzultzera behartu zituen.
 
* [[K. a. 339]]. urtean, laugarren gerra sakratua gertatu zen, lokriarren herriak Atenasi aurre egin zionean eta Eskines politikoak, Filipo II.aren jarraitzailea zenak Anfisa hiriari aurre egin zionean. Gertaera hauen ondorioa, [[Keroneako gudua]] izan zen, [[K. a. 338]]an, non atenastarrak eta tebastarrak garaituak izan ziren. Mazedoniarrek, ordutik, [[Grezia]] osoko nagusitasuna izan zuten.
 
=== K. a. III. eta II. mendeak ===
163. lerroa:
Aktibitate arkeologiko handi bat hasi zen, [[Atenas]]ko [[Frantziako Arkeologia Eskola]]ko nagusia zen [[Théophile Homolle]]k zuzendutakoa. Atalak agertzen hasi ziren, estatua kriselefantinoen hondakinak (hau da, bolizko aurpegia, eskuak eta oinak eta urrezko ilea zuten estatuak), eraikin harriak, apurtutako zutabeak, etab... Gero, zaharberritzeak etorri ziren Frantziako Arkeologia Eskolak aurrera eramandakoa, gehi Atenasko Udaletxearen diru laguntza bat eta greziar hiritarren diru laguntza partikularrak. Honela, zaharberritzea ikusi zuten:
 
* Atenastarren altxorrak, atalez atal berreraikia izan zena
* Apoloren tenpluak, horren zutabe batzuk baino ez direla mantentzen
* Estadioak, Antzinateko hoberen kontserbatuena dena
* Atenearen [[Tholos]] edo santutegiak
* [[Kastaliaren iturria]]k
* Erromatar [[agora]]k
* Kiosen aldareak
* Zenbait zutabek
 
Ataletako asko, Delfoseko Museora eramanak izan ziren, gaur egun, Antzinateari dagokionez, [[Grezia]]ko aberatsenetako bat dena, beste batzuen artean, Polyzelosek ofrendaturiko tamaina naturaleko brontzezko auriga, Naxoseko esfingea, Argoseko bikiak eta onfalosaren erromatar kopia bat munduaren erdigunea edo "zilborra" Delfosen adierazten zuen arraultza formako harria zena, eta Apoloren tenpluari eginiko indusketetan aurkitua izan zena.
 
== Ikus, gainera ==
* [[Delfoseko auriga]]
 
== Kanpo loturak ==