Data: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Erreferentzia zerrenda
t Robot: Cosmetic changes
5. lerroa:
[[Euskaltzaindia]]ren gomendioak <ref>[http://www.euskaltzaindia.net/dok/arauak/Araua_0037.pdf Data nola adierazi], [[Euskaltzaindia]], 2009-05-15.</ref> hauek dira:
 
* Gutun eta antzekoetan bi forma hauek erabil daitezke:
** ''Donostian, 1965eko ekainaren 13an''.
** ''Donostia, 1965eko ekainaren 13a''.
* Era laburtuan hauek dira forma egokiak:
** ''2007/04/10''
** ''1982/III/07''
** ''1994-04-06ko Euskaldunon Egunkaria-n''.
* Hilabetea eta eguna bakarrik adierazi behar direnean, berriz:
** [[kasu marka]]rik ez bada, ''urtarrilaren 10a'' zein ''urtarrilak 10'' (''Urtarrilak 10 egun dituela'' egituraren laburpena da azken hau); adibidez, ''datorren ostiralean, urtarrilak 10, ospatuko da urtemuga''.
** kasu-markaren bat jarri behar bada, berriz, beti egitura hau erabiliko da:
*** ''Hilaren 22an eta 29an''.
*** ''Martxoaren 24tik 27 arte''.
*** ''Datorren ekainaren 14an''.
* Gainera urtea ere jarri behar bada, era berean egin behar da:
** ''1997ko martxoaren 18a egun tristea izan zen niretzat''.
** ''Azterketak Donostian, 2004ko urtarrilaren 15etik 17ra izango dira''.
** ''Bihar, 2009ko maiatzak 16, izango da ospakizuna''.
* [[Aposizio]]etan, honela eman daiteke asteko zein egun den:
** ''Maiatzaren 17an, osteguna, etorriko da.''
** ''Maiatzaren 17an, ostegunean, etorriko da.''
** ''Maiatzaren 17an, ostegunarekin, etorriko da.''
 
== Erreferentziak ==