Crohn gaitza: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t robota Erantsia: ca:Malaltia de Crohn
t Robot: Cosmetic changes
44. lerroa:
 
== Diagnostikoa ==
* [[Proba analitiko]]ak: leukozitosia, aldi akutuko erreaktanteen igoera, plaketen igoera eta hemoglobinaren jaitsiera aurki ditzakegu besteak beste.
 
* Bariodun [[erradiologia]] gaixotasunaren hedadura eta honekin agertzen diren lesioak definitzeko oso lagungarria da. Hala ere bere erabilera kontraindikatuta legoke aldi akutu eta megakolon toxikoan.
 
* [[Endoskopia]]: [[Kolonoskopia]] diagnostikorako daukagun metodo sentikor eta espezifikoena da.
 
== Diagnostiko bereizlea ==
64. lerroa:
 
== Tratamendua ==
* Oinarrizko [[tratamendu]]a: gaixotasuna arina denean beherakoaren kontrako farmakoekin nahikoa da (difenoxilatoa, atropina eta loperamida). Kasu larrienetan aldiz baraua, zain-barnetiko kortikoideak, hidratazioa eta transfusioak beharrezkoak dira. Mantenu parenterala, Crohn-en gaixotasunean lehen mailako tratamendu gisa eraginkorra da baina ahotiko elikadura berriz ere sartzen denean berrerortze ugari gertatzen dira eta ez du inoiz tratamendu farmakologikoa ordezkatu behar. Beste alde batetik guztiz garrantzitsua da indarge dagoen gaixoa ebakuntza aurretik ondo prestatzea eta baita ere laguntza psikologikoa ematea.
 
* [[Sulfasalazina]] eta aminosalizilatoak: Sulfasalazinaren osagai aktiboa azido 5- aminosalizilikoa da (5-ASA) eta sulfapiridina izeneko garraiatzaile bati loturik dago. Ikusi da alde batetik larritasun arin eta ertaineko koloneko gaixotasunean eraginkorra dela eta bestetik ultzeradun kolitis-aren gutxitzeak mantentzeko ere erabil daitekeela. Farmako honek toxikotasuna sulfapiridinari zor dio. Dosi menpekorrak diren 2. mailako ondorioak: goragalea, buruko mina eta gutxiagotan anemia hemolitikoa dira eta dosia gutxiagotzean hobetzen dira. Idiosinkrasiagatiko ondorioak sukarra, exantema, neutropenia, pankreatitis-a eta hepatitis-a dira, besteak beste. Aminosalizilato berriak sulfasalazina bezain eraginkorrak dira baina toxikotasun txikiagoarekin.
 
* [[Glukokortikoide]]ak: Gaixotasun larrian eta ileon eta kolona hartzen dituen Crohn-en gaixotasunean erabilgarriak dira. Epe luzera dituzten ondorioek erabilpen kronikoa zailtzen dute.
 
* [[Immunogutxitzaile]]ak: [[azatioprina]] eta [[6-merkaptopurina]] dira. Kortikoide dosiak gutxitzeko eta fistuladun edota erantzuten ez duen Crohn-en gaixotasunean erabiltzen da (batzuetan 2-6 hilabete behar izaten dira emaitzak ikusteko). Toxikotasunari dagokionez pankreatitis-a, inmunoeskasia eta kartzinogenesia sor ditzake. Haurdunaldian ezin dira erabili.
 
* [[Metronidazol]]-a: Koloneko gaixotasuna eta erantzuten ez duen uzki inguruko Crohn-en gaixotasunean eraginkorra izan daiteke. 2. mailako ondorioak neuropatia periferikoa, metal-zaporea eta kartzinogenesia dira. Haurdunaldian ekidin behar da. Beste antibiotiko batzuk, adibidez, ziprofloxazinoa; ileon eta uzki inguruko Crohn-en gaixotasunean erabilgarria izan daitezke. Abszesu eta kolitis fulminantean espektru zabaleko zain-barnetiko antibiotikoak eman behar dira.
 
* [[Kirurgia]]: Ultzeradun kolitisak bestelako tratamenduei erantzuten ez dionean, megakolon toxikoa 24-48 ordutan farmako bidezko tratamenduarekin hobetzen ez denean eta minbizia edo displasia dagoenean kolon osoa kentzea sendagarria da. Crohn-en gaixotasunean heste zati bat kentzen da behin-betiko butxadura, abszesu edo fistulek bestelako tratamenduari erantzuten ez diotenean. Kasu honetan ebakuntza ez litzateke sendagarria izango.
 
== Ikus, gainera ==
* [[Prednisona]]
 
[[Kategoria:Digestio aparatuaren gaixotasunak]]