Carl David Anderson: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
An13sa (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
t Robot: Cosmetic changes
4. lerroa:
[[Kaliforniako Teknologia Institutua]]n ikasi zuen, non doktoretza lortu zuen [[1930]]ean. Beranduago, [[1939]]an, Unibertsitate horretako [[Fisika]] departamenduko katedraduna izan zen.
 
Laster nabarmendu zen [[X izpi]]ek, erradiazio kosmikoak ([[Robert Andrews Millikan]]ekin elkarlanean, [[gamma izpi]]ek eta eragindako erradiaktibateak sortutako fotoelektroiei buruzko bere ikerketa lanengatik. Ionizazio kameran izpi kosmikoen arrastoei argazkia atereaz, [[1932]]an [[positroi]] deitu zuen partikula bat aurkitu zuen, elektroi positibo ere deitua, protoi baten karga positibo bera eta elektroiaren masa bera izateagatik, honen existentzia, urte batzuk lehenago [[Paul Dirac]]ek iragarri zuelarik.
 
[[1938]]an izpi kosmikoekin lotutako beste funtsezko partikula bat aurkitu zuen, [[mesoi]] izena eman ziona (gaur egun ý mesoia deitua), [[1935]]ean [[Hideki Yukawa]]k jada iragarri zuena. [[1950]]ean kargatuak zeuden eta neutruak ziren V partikulen existentzien frogak aurkeztu zituen.