Calvin zikloa: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robot: Changing Kategoria:Anabolismo
t Robot: Cosmetic changes
14. lerroa:
Zikloa hiru fasetan sailkatu ohi da:
 
* lehenengo fasea CO<sub>2</sub>-aren finkapenarena da. Pentosa batek (erribulosa 1,5 bifosfatoak) CO<sub>2</sub> molekula hartzen du, bi molekula azido 3-fosfoglizerikoa (3C) emanez.
 
* bigarren fasean, azido 3-fosfoglizerikoa fosforilatzen da (ATP gastatuz) eta gero erreduzitu egiten da (NADPH gastatuz), [[glizeraldehido-3 fosfato]] emateko. Sortutako glizeraldehido-3 fosfatoa garrantzi handiko molekula da, hainbat prozesu biosintetikotan ([[gluzido]]enak, [[lipido]]enak eta [[aminoazido]]enak) parte hartzen duelako.
 
* hirugarren fasean glizeraldehido-3 fosfatoa, erreakzio biokimiko batzuen bitartez, erribulosa 1,5 bifosfato bihurtzen da, ATP gehiago gastatuz eta zikloa bukatuz.
 
Azpimarratu behar da Calvin zikloa ez dela ziklo itxia, alboko desbideratzeak dituelako, batez ere glizeraldehido-3 fosfatoaren mailan. Aipatu denez, molekula horrek glukosa sintetizatzen du, [[glukolisi]]aren hasierako urratsen alderantzizko bidea eginez.