Basaburua: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robot: Automated text replacement (-Herriko:Wikiatlasa +Herriko Wikiatlasa)
t Robot: Cosmetic changes
30. lerroa:
Basaburua [[Iruñeko merindade]]aren iparraldean dago, [[Nafarroa]]ko hiriburutik 34 kilometrora. Iparraldean, [[Ezkurra]], [[Eratsun]], [[Saldias]] eta [[Beintza-Labaien]] udalerriekin egiten du muga; ekialdean, berriz, [[Ultzama]]rekin; mendebaldean, [[Leitza]] eta [[Larraun]]ekin; eta hegoaldean [[Imotz]]ekin.
 
Hamahiru herrik osatzen dute Basaburua: [[Aizarotz]], [[Arrarats]], [[Beramendi]], [[Beruete]], [[Erbiti]], [[Gartzaron]], [[Igoa]], [[Ihaben]], [[Itsaso ]] ([[1857]]ko errolda baino lehen berezko udalerria zuena), '''[[Jauntsarats]]''' (herriburua), [[Ola]], [[Orokieta]] eta [[Udabe]].
 
=== Klima eta landaredia ===
Basaburuko klima ozeaniar-atlantikoa da, prezipitazioak ugariak dira urte osoan zehar, gehienak [[negu]]an eta [[udazken]]ean; egun euritsuak, berriz, 180 inguru dira urtean. Urteko batez besteko tenperatura 8º eta 12º °C bitartekoa da, eta prezipitazioak 1.400 eta 2.000mm ingurukoak.
 
Klima atlantiarreko landaredia nagusi da. Bertan, pagoak dira zuhaitzik ugarienak (4.000 hektarea baino gehiagoko azalera). Pagoak, iparralde eta hegoaldeko mendietan hazten dira batez ere, baina herrigunetik gertu ere badaude. Haritzak, udalerri osoan hazten dira (765 hektarea), eta birlandatutako pinu lariziarrek 180 hektarea hartzen dituzte.