Arvedui: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t robota Erantsia: sv:Arvedui
t Robot: Cosmetic changes
2. lerroa:
 
== Historia ==
[[Eguzkiaren Hirugarren Aroa|Eguzkiaren Hirugarren AroAroko]]ko 1864. urtean jaioa, Arvedui [[Araphant]]en semea da. Jaio zenean, [[Malbeth]] Igarleak, bere dinastiako azken erregea izango zela iragarri zuen, eta, bere garaian, Dunedainek oraindik, batzeko eta euren etsaiei aurre egiteko aukera bat izango zutela. Hala egin ezean, jauntza guztia galduko zuten, eta gizaki belaunaldi ugari pasako ziren euren boterea eta loria berreskuratu aurretik.
 
Bere aitaren oinordeko bihurtzen da Eguzkiaren Hirugarren Aroko 1964an. Bere erregealdian, Iparraldeko eta Hegoaldeko Dunedainak, denbora askoren ondoren harremanetan jarri ziren, nolabaiteko botere bat, behin eta berriz, [[Numenor]]reko bizirauleen ondorengoak erasotzen ari zela ulertu baitzuten. Arvedui Firielekin ezkondu zen, bizirik iraun zuen [[Gondor]]reko [[Ondoher]] erregearen alaba bakarra, erregea bera eta bere semeak [[Kanpamenduko gudua]]n hil baitziren, [[Aurigak (Eraztunen Jauna)|Aurigen]] aurka borrokan. Arveduik, orduan, Gondorreko koroa aldarrikatu zuen [[Isildur]] eta [[Elendil]]en oinordeko legitimo eta azken erregearen senar bezala. Gertaera hau, [[Arveduiren aldarrikapena]] bezala ezagutu zen. Gondorreko kontseilariek uko egin zioten, eta [[Eärnil]] kapitaina koroatu zuten, [[Anarion]]en leinuko ez zuzeneko oinordekoa, hala ere, Arveduiri, edozein beharren aurrean, lagunduko diola agintzen dion arren.
 
Beranduago, Arveduik, [[Angmar]]ren erasorik gogorrenak jasaten ditu. Berari laguntzera, Gondorreko Eärnil erregearen seme zen [[Eärnur]]rek zuzendutako armada bat eta [[Zirdan]]ek zuzendutako elfoen armada bat doaz. Azkenean [[Nazgûlen Jauna]] garaitzea lortu eta Angmar desagertzea lortzen duten arren, Arveduirentzat jada berandu da: [[Fornost]]en aurkako erasoaren aurrean, lehenik [[Ered Luin]] mendietara ihes egin behar izaten du, eta, ondoren, urruneko iparraldera, [[Forodwaith|ForochelForocheleko]]eko badiara. Han, negu gorri eta penagarri bat igaro ondoren, itsasontziak doaz bera etxera itzultzeko. Baina hotz krudela ez dago Arvedui askatzeko prest, eta bere itsasontzia itsaso izoztuan hondoratzen da, Arvedui, Eguzkiaren Hirugarren Aroko 1974an hilez. Han hondoratzen dira, baita ere, Arveduik berarekin eraman zituen [[Annuminas]] eta [[Amon Sûl]]eko [[palantir]]rak. [[Barahirren eraztuna]], bere etxeko oinordekotza, Arveduik, berme bezala eman zion [[Lossoth]]tarren jaunari, eta, horrela, salbatu egiten da.
 
[[Aranarth]], Arveduiren seme nagusia, Dunedainen lehen Kapitain bihurtzen da, ordutik aurrera, guztiek, [[Iparraldeko Mendirakoiak]] bezala ezagutu zituzten gizaki multzo landatar bat bihurtuak. Gondorren, erregeen leinua Eärnurrekin ere eteten da, eta, honela, iragarpenak, zoritxarrez, bete egiten dira.
20. lerroa:
}}
 
[[CategoryKategoria:Eraztunen Jauna]]
 
[[ca:Àrvedui]]