Arkitektura gotikoa: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t robota Erantsia: hr:Gotička arhitektura
t Robot: Cosmetic changes
15. lerroa:
Neurria eta argiaren azterketa funtsezkoa dugu. ''Ecclesia'' gotikoek, guztiz harmoniatsu, orekatu eta neurridunak izan behar zuten, lehen aipatutako egia unibertsala edo errealitate metafisikoa kontenplatu ahal izateko. Neurriaren kontzeptu horretan, [[San Agustin]]en filosofia ezinbestekoa izan zen. Agustin Hiponakoak, musikan aplikatzen ziren printzipio matematikoak, artean ere aplikagarriak zirela esan zuen; musika eta artea ahizpak omen ziren, biak zenbakietatik jaiotzen baitziren. Honek eragina izan zuen [[XII. mende]]ko Frantzian: honetan bi korronte nagusi sortu ziren. Bata, [[Chartres]]eko katedralaren Eskolako talde platonikoek osatu zuten, Thierry Chartresekoa aitzindaria izanik; bigarrena, Cîteaux eta Claravaleko monasterioetan sortutako mugimendu zistertarrak osatu zuen, San Bernardoren eskutik. Bi korronte hauek funtsezkoan izan ziren Gotikoaren sorrerarako.
 
* Lehenengo mugimenduak sekulako garrantzia eman zion [[geometria]]ri. Korronte honen pentsalariak [[mundu]]a printzipio geometrikoen bidez azaltzen saiatu ziren. Honekin batera, ''kosmos''aren sorrera musikari egotzi zioten (''kosmos''a, obra sinfoniko bat bezala sortu izan zen). Honek garaiko arkitekturan sekulako eragina izan zuen. Eraikuntzetan proportzio geometriko perfektuak gauzatzen saiatu ziren. Erdi Aroko arkitektoa geometra bat zen; [[Jainko]]a munduaren maisu edo arkitektoa izan zen bezala, horrela ikusten zuen bere burua arkitekto gotiko batek katedral bat egiterakoan (neurri jainkotiarrak hartzen zituen eredutzat: [[Noeren Kutxa]], [[Moisesen Tabernakulua]], [[Salomonen Tenplua]] eta abar).
 
* Bigarren mugimendu [[zister]]tarra, mugimendu espirituala izan zen. Bernardo Claravalekoak zorrotz kritikatu zuen [[kluni]]tar ordena, bere oparotasun edo gehiegikeriagatik. [[San Bernardo]]k aszetismoa eta austeritatea bultzatu zuen. Honek ere islatu zen artean: elementu arkitektonikoen nagusigoa bideratu zen, elementu figuratiboen gainetik (klunitar irudi desmesuratu eta arraroak baztertuz).
 
[[V. mende]]ko Pseudo-Aeropagita izeneko teologo siriarraren pentsamendua ezinbestekoa izan zen [[argi]]aren kontzeptu gotikorako. Erdi Aroan, edertasuna, proportzioa eta argiaren bidez ulertu zuten. Argiaren estetikak (fenomeno naturalen artean, nobleena) eta argiaren metafisikak (Jainkoaren manifestazioa zen argia), bat egin zuten [[XII. mende|XII]]. eta [[XIII. mende]]tan. Argiak, metafisika eta teologiaren ateak ireki ahal zituen.
37. lerroa:
 
== Ikus, gainera ==
* [[Katedral gotikoa]]
* [[Isabeldar gotiko]]a
 
{{NA lotura|he}}
 
[[Kategoria:Arkitektura gotikoa]]
 
{{NA lotura|he}}
 
[[af:Gotiese argitektuur]]