«Lankide eztabaida:Unai Fdz. de Betoño»: berrikuspenen arteko aldeak

Atal berria:
(Atal berria:)
 
Unai eta An13sa, ikusi duzue [http://commons.wikimedia.org/wiki/Category:Anglet_/_Angelu Angelun] estatu-kolpea egon dela. Geu diplomazia osoarekin eta itxaroten eta beste batzuk erabakiak hartzen beste barik. Zer pentsatzen duzue? Ez al duzue uste berriro proposatu behar dela "Category:Anglet / Angelu" izatea? Eztabaida bazegoen eta akordiorik ez. Hau ikusita uste dut kexarik gabeko proposamenetan ([http://commons.wikimedia.org/wiki/Category:Barcus Barkoxe], [http://commons.wikimedia.org/wiki/Category:Chéraute Sohüta], [http://commons.wikimedia.org/wiki/Category:Larrau Larrañe], [http://commons.wikimedia.org/wiki/Category:Uztarroz Uztarroze] eta [http://commons.wikimedia.org/wiki/Category:Iruñea Iruñea]) aldaketak burutu behar ditugula, baita beste herri (txiki) batzuetan proposatu ere. Ze bestela galtzen segiko dugu: Unai, zeure [http://commons.wikimedia.org/wiki/Category:Saint-Just-Ibarre / Donaixti-Ibarre] berriro elebakartzeko proposatzen ari dira, suposatzen dut "Croquant" honek berak (Tibeten alde, nola ez baina "Europako tibetarren" kontra, a ze izurritea). Adostu behar dugu plan on bat, agian Theklanek Donibane Garaziko eztabaidan azaltzen ari dena eta jauzia emango lukeena beste maila batera (orokorragoa, kontzeptuen gainekoa), bestela harroputz bakar batek euskarazko wikilari guztion ordez hartuko ditu erabakiak!--[[Lankide:Adrar]] [[Lankide eztabaida:Adrar|<small>(esan)</small>]] 19:13, 30 Urtarrila 2010 (UTC)
 
== Botak ==
 
Kaixo Unai. Boten inguruan hainbat zalantza sortu zaizkit, zuk bat baduzula uste dut eta asko eskertuko nizuke, ahal baduzu behintzat, argituko bazenizkit. Wikiztegiko artikuluen formatuan hainbat aldaketa egitea otu zait, baina horrek orain dauzkagun 770 artikuluetan aldaketak banan bana egitea suposatuko luke, eta berau oso pisutsua izango litzateke. Horregatik bot bat lan horietarako aproposa dela uste dut. Laguntza orrietan botei buruzko informazioa irakurtzen aritu arren, ez dut oso ondo ulertzen nola funtzionatzen duten (zein programa behar diren, nola erabili...). Metan bota eskatu aurretik zalantza hauek argitu nahi nituzke. Eskerrik asko eta ondo segi. --[[Lankide:Ikatz|Ikatz]] <sup>[http://eu.wiktionary.org/wiki/Lankide_eztabaida:Ikatz erantzun hemen]</sup> 19:25, 30 Urtarrila 2010 (UTC)
61

edits